Ordiziako euskal jaien barruan egin zuten Latxa Ardi Gaztaren lehiaketako enkantea ez zen egunean bertan bukatu; izan ere, aurten aurreneko aldiz on-line saldu dituzte lehiaketan bigarren eta hirugarren saria jaso zuten gaztak. Lezeako gazta erdiaren t...
Larunbatean, irailak 17, Kaleko Pintura Lehiaketa ospatuko da Legazpin. Bederatzigarren urtea da egingo dutena, eta aurtengoan berrikuntzak izango ditu. Epaimahai baten iritziaz gain, herritarrei ere euren ustez koadro onena zein den bozkatzeko aukera ...
Gurutze Deuna edo Santikutz eguna da gaur, irailak 14, Itsasondoko Urkia auzoan. Mendialdeko gaintxo batean dagoen etxe multzoan elkartu dira goizean auzotarrak, bertan bizi direnak eta gaurko jaia galdu nahi ezta hara joandako asko. Meza entzun dute lehenengo, Urkiko elizan. Jarraian Santakutz etxera joan eta hamaiketako oparoa dastatu dute. Gaur egun elkartea dago Santakutz etxean, garai batean apaizetxea zen. Parean taberna ere badago. Gaurko festa eguna egitarauko hirugarrena da, larunbat-igandeetan izan dituztelako ekitaldiak. Bazkaria egingo dute gaur Urkian, eta arratsalderako Elortza eta Larrañaga trikitilariak joango dira, erromeria girotzera. Propio joan beharreko auzoa da Urkia, Itsasondo eta Legorreta lotzen dituen errepidetik gora, Berostegi auzunean ezkerrera hartuta, lau bat kilometroz. Itsasondoko harkaiztiak ederki ikusten dira handik, baita gaur egun eraikitzen ari diren AHTren obrak ere, goitik. Garai batean 20 baserrik osatzen zuten Urkia, eta denetan bizi zen jendea. Orain hiru-bat etxe dira bizileku, azkeneko hamarkadetan Itsasondoko edo Goierriko beste herri batzuetako kalera joan baitira urkiarrak. Santikutz eguna estimatua dute auzotarrek, baita kanpoan bizi direnek ere. Hogeita hamar bat lagun elkartu dira eguerdian, mahaiaren bueltan hitzaspertua egiteko. Garai bateko festa-egunaz ari ziren batzuk. Soinujoleak tabernako balkoitik jotzen zuela aipatu dute. “Plaza jendez beteta egon ohi zen gaurko egunez, burua besterik ez zen ikusten”, [...]
Beasaingo Loinazko San Martin plaza futbol zelai bihurtuko da bihartik igandera arte. Plazapea, berriz, futbolzaleen topaleku. Izan ere, Beasain Kirol Elkarteak Carling Football Fest jaialdia antolatu du datozen lau egunetarako. «Zerbait berezia antolatu eta herria gure taldeetara gerturatzeko» asmoz antoaltu dute jaialdia, Koldo Zaldua Beasain taldeko lehendakariak azaldu duenez. Harrobia eta etorkizuneko futbola gaitzat hartuta, mahai ingurua egingo dute bihar, 19:30ean, Usurbe antzokian. Jokin Aperribai, Miguel Santos, Pello Gibelalde, Gorka Elustondo, Salva Iriarte eta Paco Aiestaran izango dira hizlariak. Futbolaren inguruko festa izanda, partidarik ezin falta. Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte, gaztetxoei zuzendutako 3×3 txapelketa egingo dute. Loinaz plazan Euskal Herrian orain arte inoiz erabili ez diren belar artifizialeko futbol zelai txikiak jarriko dituzte. Sei eta hamahiru urte arteko gaztetxoek jokatu ahalko dituzte partidak. Horretarako beharrezkoa izango da aurrez izena ematea Igartza futbol zelaiko tabernan. Gaur amaituko da izena emateko epea. Zalduak azaldu duenez, «gehienez ere 300 umek parte hartu ahalko du txapelketan, lauko taldetan antolatuta eta arduradun batekin». Ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte partidak, eta puntu gehien duten taldeek finalaurrekoak eta finala jokatuko dituzte igandean. Aurkezpenak etzi izango dira Futbola eta harrobiaren lana herriari ezagutarazteko eta gerturatzeko helburuarekin antolatu du jaialdia Beasain taldeak. Horregatik, Beasain izenarekin jokatzen duten [...]
Duela sei urte, bere jaioterria eta familia atzean utzi eta Ordiziara etorri zen Nordia Perez Altamirano (Managua, Nikaragua, 1979). Letren mundua oso gustukoa du betidanik, eta azkenean, pausoa ematea erabaki du, bere aurreneko eleberria idatzita. Gaur iluntzean aurkeztuko du Irene liburua, 19:00etan, Barrenan. Zure lehendabiziko liburua da. Zerk bultzatu zaitu idaztera? Buruan banuen ideia bat, baina hasieran ez nekien nondik nora joko zuen. Garai hartan, familiarekin arazoak zituzten gazteen inguruko saio bat ikusi nuen telebistan. Orduan jakin nuen nondik jo; zerbait didaktikoa egin nahi nuen. Ama ere inspirazio iturri izan dut. Idazten ari nintzela, gaixotu egin nintzen, eta ama izan zen ahal nuela eta aurrera egiteko esaten zidana. Gazteen eta gurasoen arteko arazoak aipatu dituzu. Bai, arazo erreala da, jende askok bizi duena. Gai horren inguruan pedagogia egin nahi nuen, jendeak irakurtzen duenean pentsatu dezala. Gure belaunalditik gaurkora aldaketa handia egon da hezkuntza aldetik, eta egun, orduan imajinatu ere egingo ez genituen portaera batzuk ikusten ditugu. Irene protagonistaren izena hartu du liburuak. Fikziozko pertsonaia da, baina benetako kasuetan oinarrituta. Pertsona askoren bizitza zatiez osatutako historia da, eta jendea erraz identifikatzen da pertsonaiekin eta gertaera horiekin. Irene neska polit bat da, bizitza osoa aurretik duena, baina gertatzen zaion guztiarekin, hondoa jotzen [...]
Santa Anastasiaren hezurrak ekarri zituztela aitzakiatzat hartuta, bihar hasiko dira Urretxuko festak. Eztabaida sortzen du festen data zehatzak, eta askok ohituraz irailaren 22a hartzen dute Santa Anastasia eguntzat. Aurten, ordea, festak ez du hanbeste itxarongo Urretxun. Festak bihar hasiko badira ere, gaur, I. Ansioso Eguna antolatu du txosna batzordeak. Poteoa eta kontzertuak egingo dituzte. Festen txupinazoa, baina, bihar izango da. Akelarre elkarteko kideek irakurriko dute pregoia, azken 34 urteetan gastronomia lehiaketa antolatu izanaren aitortza gisa. Ostiralak berrikuntzak ere badakartza. Goierri elkarteko saskibaloi jokalariek jokoan hasiko dituzte festak, Deabru Beltzak taldeak The Wolves ikuskizuna kaleratuko du eta txosnetako oholtzan Urretxuko eta Zumarragako musika taldeak izango dira. Zapatuan jarraituko du festak. Ganadu feria eta idi probak egingo dituzte, azken hauek bi saiotan: goizean eta arratsaldean. Dantzarako tartea ere egongo da egun honetan, Herriarteko XXIII. Folklore jaialdiarekin. Errioxako Grupo de danzas Navarrete, Mexikoko Fusion Folclorica eta Beskoitzeko (Lapurdi) dantza taldeak hartuko dute jaialdian parte. Goizean dantza ikastaroa eskainiko dute, eta parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman dezakete izena. Zapatu gauean txistularien kontzertua egingo dute. Lizarriturriren 75. urtemugak eta Urretxu Dantza taldearen 50. urteurrenak berezia egingo dute aurtengo kontzertua. Era berean, Jesus Guridiri eta Xabier Leteri eskainitako emanaldia izango da. Igandean azkenik, Euskal [...]
10:30: Meza nagusia. Ondoren: Jubilatuentzat hamaiketakoa Kale Txiki tabernan. 12:00: XXVIII. Txirrindulari igoera Eneritz eta Amets trikitilariek alaiturik. 19:00: Mondejua eta ardoa neurrian. Ondoren: Erromeria Eneritz eta Amets trikitilariekin.
17:00: Bizikletaz ginkana, 10 urte bitartekoentzat. 18:00: Patinetan ginkana, 10 urtetik gorakoentzat. 19:00: III. Patata tortilla lehiaketa.
Joxean Etxabe (Zaldibiako alkatea). Elkarrizketa. Zaldibiako udalaren buru da Joxean Etxabe (Zaldibia, 1970). Alkatearen figura aldatu nahi du, ororen gainetik eta gainean dagoen pertsonaje izatetik eskumenak batzordeen lanketari utzita. Hirugarren haurra izan berritan, «etxean lan bikoitza, eta udaletxean zer esanik ez», dio. Udalen martxa ezagutzen du lehendik, Zeraingoan lan egiten baitu. Ostegunetan egongo da udaletxean, herritarrak hartzeko. Beste egunetan, lanaldi erdirako laguntzaile bat dauka. Udalaren ardura hartu zenuenetik, zertarako astia izan duzu orain arte? Taldeak osatzen eman dugu orain artekoa, herritarren iritzi piloa jasotzen. Talde osatze jatorra joan da, parte-hartze handiarekin. Guk hori bultzatzen genuen gainera. Orain, ea batzordeak martxan hasten zaizkigun. Bost batzorde dira, erabakitzeko ahalmenarekin. Bat berria da, parte-hartzearena. Bost batzordeak hirigintza, kultura, zerbitzuak, ingurumena eta sortu dugun berria dira: herritarren parte-hartzea sustatzeko batzordea. Gai konplexu batzuk badauzkagu Zaldibian —bat, Bilorekoa— eta orokorrean ahal den jende gehieneko batzorde bat osatu nahi genuen. Zer funtzio du? Biloreren kasuan sektore asko ukitu beharko ditugu. Ez da zer egingo litzatekeen, baizik horri soluzioa nola eman. Bestetik, korapilo handiak sortzen badira, hau izango litzateke denei eragiten dieten gaiak lantzeko gunea. Herri batzarrak egiteko asmoa ere baduzue, urtean bi gutxienez. Bai, gai horiek berriz hartu, eta nola doazen informazioa zabalduko da. Batzarrean bertan [...]