Hiru dantza taldek hartuko dute parte festetako Herriarteko Folklore jaialdian
Urretxuko festetako egitarauaren barruan, XXIII. Herriarteko Folklore jaialdia egingo dute zapatuan. Hiru dantza talde etorriko dira jaialdira: Errioxako Grupo de dancas Navarrete, Mexikoko Fusion Folclorica eta beskoitzeko dantza taldea.
Dantzari lotuta hainbat ekintza antolatu dituzte festetan. Larunbat goizean Fusion Folklorika taldeko kideek dantza ikastaroa eskainiko dute Iparragirre plazan. Kultur etxean eman daiteke ikastarorako izena. 13:00etan, berriz, daletxean harrera ofiziala egingo diete taldeei.
Jaialdia 19:30ean hasiko da, Gernikako Arbola plazan. Aurretik, dantza taldeek kalejira egingo dute Urretxuko kaleetatik. Zapatu gaueko txistu kontzertuaren atzetik, gainera, Los Potrillos mariatxiak kaleak girotzera aterako dira.
Igandean, Mexikoko Fusion Folkorika taldeak karrozen desfilean parte hartuko du.