Kaleko Pintura Lehiaketa zapatuan egingo dute Legazpin
Larunbatean, irailak 17, Kaleko Pintura Lehiaketa ospatuko da Legazpin. Bederatzigarren urtea da egingo dutena, eta aurtengoan berrikuntzak izango ditu. Epaimahai baten iritziaz gain, herritarrei ere euren ustez koadro onena zein den bozkatzeko aukera ...
Larunbatean, irailak 17, Kaleko Pintura Lehiaketa ospatuko da Legazpin. Bederatzigarren urtea da egingo dutena, eta aurtengoan berrikuntzak izango ditu. Epaimahai baten iritziaz gain, herritarrei ere euren ustez koadro onena zein den bozkatzeko aukera emango diete.
Urtero bezala, aurten ere bi gai emango dizkiete parte hartzaileei aukeran. Batetik Gai librea egongo da, eta bestetik paisaia industriala. Teknika librea izango da eta formatoari dagokionez, koadroaren alderik handiena ezingo da metro bat luze baino handiagoa izan.
Margotzeko erabiliko diren oihalei, paperei edo dena delakoei Legazpiko Udaletxeko atarian jarriko zaie zigilua, 9:00etatik 10:00etara. Euskarriak aurretik prestatuta egon daitezke, baina ez dute inolako seinalerik edo zirriborrorik izan beharko.
Lanak (sinatu gabe) norberak ekarritako astoetan (kaballete) aurkeztu beharko dira udaletxe aurreko plazan, lehiaketa egunean bertan, 13:30-14:00ak bitartean. Lanarekin batera egilearen datuak dituen gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da.
Epaimahaiaren erabakia zapatuan bertan 18:30etan emango dute jakitera eta jarraian, sari banaketa egingo da. Epaimahiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta sariak hutsik gera daitezke.
Lanak Euskal Herria plazan egongo dira ikusgai 19:30ak arte, eta denbora tarte horretan, herritarrek ere euren iritzia eman ahal izango dute.