Lau ikastarotan izena emateko epea ostiralean itxiko dute Legazpin
Ostiralean itxiko dute Legazpin hainbat ikastarotan izena emateko epea. Eskulan ikastaroa urritik ekainera bitartean egingo dute, astearteetan eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Irule Elkarteak eskainiko du. Josteko konponketa txikien tailerra ere...
Ostiralean itxiko dute Legazpin hainbat ikastarotan izena emateko epea.
Eskulan ikastaroa urritik ekainera bitartean egingo dute, astearteetan eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Irule Elkarteak eskainiko du. Josteko konponketa txikien tailerra ere urritik ekainera egingo dute. Botoiak edota kremailerak josten eta beheak hartzen irakatsiko dute, besteak beste. Asteazkenetan egingo dituzte eskolak, 14:30etik 16:30era, Irule Elkartearen egoitzan.
Beste alde batetik, 30 ordu iraungo duten bi ikastaro ere prestatu dituzte. Batean altzariak berritzen erakutsiko dute. Saioak asteartero egingo dituzte 17:30etik 20:00etara Irule Elkartearen egoitzan. Bigarrena eskulanen eta orratz lanen ikastaroa da. Ostegunetan egingo dute, 18:00etatik 20:00etara.
Ikastaro guztietarako izena kultur etxean eman behar da.












