
Nagusilan elkarteak antolatuta hitzaldi bat egingo dute gaur Legazpin. Umorea eta osasuna izena eman diote eta Nazaret zentroko Ana Atienzak hitz egingo du bertan. 18:00etan hasiko dute tertulia, gizarte zentroan, eta herritar guztiei irekitakoa da.

Auto elektrikoa Bihar amaituko da Mugikortasun Astea Goierri Garaian. Aste oso batez, batetik bestera joateko moduen gainean hausnartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Larunbatean Ekobira azoka izan zen Legazpin. Goizez eta arratsaldez, Euskal Herria plazan jarri zuten kontsumo jasangarriari lotutako azoka ibiltaria. Bizikleta puskekin egindako bizikleta berriak, eguzki indarrarekin funtzionatzen duten sukaldeak, garbigailuan garbi daitezkeen pixoihalak, baratzako produktuak, Legazpiko dendetan aurki daitezkeen produktu berdeak, material didaktikoa… aurki zitekeen postuetan. Auto elektriko bat ere jarri zuten azokan, eta hasieran jendea kuriositatez hurbiltzen bazen ere, egunaren amaieran asko ziren gidatu zutenak. Antolatzaileak «oso gustura» agertu dira herritarren erantzunarekin. Legazpiko bi aparkalekutan auto gidariei zuzendutako kartel bana ere jarri dute, mugitzeko beste era batzuk ere badaudela gogoratuz. Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako argazki irabazleekin osatu dituzte panelak. Bestetik, Legazpi Oinez kanpaina ere amaitutzat jo dute. Erosketak herrian eta oinez egitea sustatu du kanpaina honek, eta hori lortu asmoz erosketetarako orgak zozketatu dituzte. Azken zozketan, Emaus fundazioko kideek pankarta birziklatuekin egindako orgak Lidia Iturraldek eta Maider Romerok irabazi dituzten. Orga Berdeak, berriz, Julio Romerok, Imelda Martinezek, Rosa Mari Pinedok, Nekane Manjonek, Vicenta San Martinek eta Mertxe Ollok jasoko dituzte. Bizikleta martxa batekin itxiko dute gaur Mugikortasun Astea. 18:30ean elkartuko dira Laubiden. Antolatzaileek esan dutenez, txikienak zuzenean [...]

Txirrindulariak sariak jasotzen Aitor Hernandezek irabazi zuen larunbatean Zegaman Euskadiko BTT Zentroak Irekia lehiaketari bukaera eman zion proba. Bigarren Patxi Cia nafarrak egin zuen, eta hirugarren berriz, Ekleyson Marques da Silva brasildarrak. Emakumezkoetan, Olatz Odriozola izan zen garailea. Euskadiko Txapelketa Sailkapen nagusia berriz, Patxi Cia nafarrak eskuratu zuen eta emakumezkoetan, Olatz Odriozola urnietarrak. Arratsaldean, 16:30ean eman zioten hasiera probari. Parte hartzaile guztiak bi txandatan banatu zituzten antolatzaileek. Lehenengo txandan kadeteak, emakumezkoak eta 40 urtetik gorako kirolariak irten ziren. Horien atzetik, 2-3 minutura, junior mailako kirolariak, 23 urtez azpikoak, 30 urtetik gorakoak eta elite mailakoak abiatu ziren. Ibilbideari dagokionean, Zegama eta inguruko mendietan zehar 7,7 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Lasterketaren irteera puntua Zegamako igerilekuaren aurrean zegoen, eta kirolariek mendira joan aurretik herrigunean zegoen gune teknikoa pasatu behar izan zuten. Zegamako herrigunetik irten eta gero, Otzaurte aldera abiatu ziren, ermita parean Gorospe baserrirako bidea hartzeko. Handik Ospital Handitik barrena, Zegamako Apeaderoraino iritsi ziren. Apeaderotik berriz, Oazurtzara joan ziren. Beherako bidea Arrietaundi baserritik eta Murgizelai parketik pasatuz egin zuten. Helmuga Zegamako herrigunean zegoen kokatuta. Ibilbidea 7,7 kilometrokoa izanik, behin baino gehiagotan egin behar izan zuten txirrindulariek. Horrela, kadete mailako txirrindulariek esaterako, bi itzuli egin behar izan zituzten 14,6 kilometro osatzeko. Juniorrek, [...]

Eindhoveneko hamasei ikasle Goierri Eskolan izan dira astebetean. Lanbide heziketako goi mailako ikasketen osagarri izateko trukea egin ohi dute goierritarrekin, etorkizunari begira. Gero eta sarriagoak, gero eta hedatuagoak dira Goierrin ikastetxeek Europako beste zenbait eskola-kiderekin egiten dituzten trukeak. Etorkizunari begira ikasleek Europa nahiz mundu zabala gehiago ezagutzea, kultura aniztasunean zertxobait murgiltzea, hizkuntzak astintzea lirateke helburuak. Eta, lan munduaren gainean itzal ilunak dauden garaiotan, atzerrira lanera joateko aukera mahai gainean jartzea ere bai. Ordizian dagoen Goierri Lanbide Eskolak bost-bat urte daramatza Europako beste hiru ikastetxerekin ikasle taldeen trukeak egiten. Finlandiako Salpaus, Herbeheretako Roc Eindhoven, eta Alemaniako Daimler-Mercedes autogilearen formazio eskolarekin dute harremana. Arrazoi desberdinak tarteko, aurten holandarrekin bakarrik ari dira programa garatzen, eta Eindhovengo hamasei gazte Goierrin daude astebete honetan, gaur arte. Lanbide Heziketako goi mailako ikasleek parte hartzen dute herrialde horietan, diseinua, mekanizatua eta elektronika espezialitatekoek. Administraritzako ikasleekin ere badute beste plangintza bat. Batxilergokoek Esloveniako eta Txekiako zentro batzuekin ere badute kidetza. Astebeteko egonaldiak izan ohi dira. Ikasturteko berezko ikasgaien martxa ahalik gutxien oztopatzen saiatzen dira. Bide horretan, trukeak curriculumean sartzea litzateke helburua, Joseba Ramos irakaslearen eta programako arduradunetakoaren arabera. «Ikasleak bere ikastetxean jasoko duen materia, aste horretan Europako beste eskola batean eta aldi berean jasotzea litzateke helburua, kanpoan egon [...]

Eguraldi desatsegina egin zien herenegun lazkaotarrei, urteroko ohituran Esparru mendiko gailurrera igo eta eguna han igarotzeko. Mendi buelta askok egin zuten, baina goian burutzeko pentsatutako ekitaldiak (jolasak eta bazkaria) plazako pilotalekuaren...

Urretxuarrak egindako margolanak igandera arte izango dira ikusgai, egunero 17:30etik 20:30era; gaur erakusketa gela itxita izango da.

Berritsu eta Txelotxe ludoteketan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 30era arte, 16:00etatik 17:00etara eman ahalko da izena bi ludoteketan. Berritsun, egunero bi txanda egingo dituzte. Lehen txandarako, 17:00etatik 18:30era, lau eta zortzi urte...

Ostiralean itxiko dute Legazpin hainbat ikastarotan izena emateko epea. Eskulan ikastaroa urritik ekainera bitartean egingo dute, astearteetan eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Irule Elkarteak eskainiko du. Josteko konponketa txikien tailerra ere...

Zintzo Mintzoko kideak kantuan Kantu Afariarekin (irudian) agurtu dituzte urretxuarrek festak. Xabier Leteri eta Jesus Guridi omenaldia egiteko baliatu zuten kantu saioa eta musikarien esanetan, ekitaldia «oso ondo» burutu zen: «Abestiak iazkoak ...

Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da bihar. Garuneko neuronen arteko konexio bakoitza eginkizun edo pentsamendu bati lotuta dago, eta konexio horiek apurtzen hasten direnean hasten da gaixotasuna garatzen. Gaixoarengan lehen sintomak agertzen hasi bain...

10:00etan izango da Urretxuko Labeaga aretoan; Legazpiko bazkideentzat autobus zerbitzua egongo da 9:30ean Elizondo tabernatik irtenda.

Legorretako Udalak asteazkenean aurkeztu zituen herritarren aurrean udal kudeaketarako «ezinbesteko» papera izango duten batzorde informatzaileak, eta nolakoa funtzionamendua izango duten. Guztira zazpi lan-talde dira, eta irailean zehar hasiko da ba...

Txernobilen Lagunak elkarteak antolatuta, bi saio egin dituzte Beasainen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Pupu eta Lore, Pirritxen seme-alabak, beasaindarrei aurkezteko erabili dituzte bi saioak pailazoek, eta Antzizar kiroldegia bete egin da...

Gehiengo sindikalak egindako deialdiarekin bat eginez, elkarretaratzea egin dute eguerdian CAF-eko langileek lantegiko sarrera nagusian. Ordu beteko elkarretaratzea izan da, eta bertan “Bateragune” auziko auzipetuen aurka eskatutako kartzel...