Berritsun eta Txelotxen izena emateko epea ireki dute
Berritsu eta Txelotxe ludoteketan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 30era arte, 16:00etatik 17:00etara eman ahalko da izena bi ludoteketan. Berritsun, egunero bi txanda egingo dituzte. Lehen txandarako, 17:00etatik 18:30era, lau eta zortzi urte...
Berritsu eta Txelotxe ludoteketan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 30era arte, 16:00etatik 17:00etara eman ahalko da izena bi ludoteketan. Berritsun, egunero bi txanda egingo dituzte. Lehen txandarako, 17:00etatik 18:30era, lau eta zortzi urte arteko haurrek eman ahalko dute izena. Bigarren txanda 18:30etik 20:00etara izango da, eta bederatzi eta hamabi urte artekoek eman ahalko dute izena.
Txelotxe ludotekan, berriz, txanda bakarra egongo da: astelehenetik ostiralera 16:30etik 18:00etara. Ezkierdi auzoko ludotekan, lau eta zortzi urte arteko haurrek eman dezakete izena.
Berritsu ludotekan, txanda bakoitzean 100 haur onartuko dituzte, eta Txelotxen 30 hau. Izen-emate zerrenda errespetatuko dute, eta behin kopuru horietara iritsita, itxaron-zerrenda hasiko dira osatzen.
Bi ludoteketan matrikula egiteko urte osoko kuota 60 eurokoa izango da. Dirua, Beasaingo Udalaren 2101 0298 60 0012294161 kontu korronte zenbakian sartu behar da. Izena ematerakoan, ordain agiria, haurraren argaki bat eta izen-emate fitxa beteta eta arduradunaren sinadurarekin aurkeztu beharko dira.













