Kantuan epeldu dute festen agurra
Zintzo Mintzoko kideak kantuan Kantu Afariarekin (irudian) agurtu dituzte urretxuarrek festak. Xabier Leteri eta Jesus Guridi omenaldia egiteko baliatu zuten kantu saioa eta musikarien esanetan, ekitaldia «oso ondo» burutu zen: «Abestiak iazkoak ...
Kantu Afariarekin (irudian) agurtu dituzte urretxuarrek festak. Xabier Leteri eta Jesus Guridi omenaldia egiteko baliatu zuten kantu saioa eta musikarien esanetan, ekitaldia «oso ondo» burutu zen: «Abestiak iazkoak baino alaiagoak ziren eta jendearen parte hartzea handiagoa izan da». Ia 700 ogitarteko saldu zituzten, eta afaria etxetik eraman zuen jende gehiago ere izan zen. Koadrilen bazkariaren atzetik egin zen sokatira saioa Buztangorri koadrilak irabazi zuen. Gotzon Aranburu













