Legorretan udal lan-taldeak hasi dira batzartzen, aurkeztu ondoren
Legorretako Udalak asteazkenean aurkeztu zituen herritarren aurrean udal kudeaketarako «ezinbesteko» papera izango duten batzorde informatzaileak, eta nolakoa funtzionamendua izango duten. Guztira zazpi lan-talde dira, eta irailean zehar hasiko da ba...
Legorretako Udalak asteazkenean aurkeztu zituen herritarren aurrean udal kudeaketarako «ezinbesteko» papera izango duten batzorde informatzaileak, eta nolakoa funtzionamendua izango duten. Guztira zazpi lan-talde dira, eta irailean zehar hasiko da bakoitza lanean. Zinegotzi banak gidatuko ditu batzordeak, deialdiak egiteko ardura hartuz, eta lanketarako beharrezko informazioa edo materiala helaraziz.
Aurkezpenean Bakartxo Mendez alkateak esan zuen herritarrek parte har dezaten «bide errealak» irekitzeko asmoari erantzuten dietela lan-taldeek. Batzorde bakoitzak gaiak landuko ditu, eta udalaren erabaki organoetara proposamenak igorriko ditu.
Bakoitzaren eskumeneko gaiak aztertu eta diagnostikatuko dituzte. «Guretzako udal kudeaketan herritar guztiek parte hartzea ezinbestekoa da. Herritarren iritzia behar-beharrezkoa da, herritar aktiboak nahi ditugu».
Demokrazia parte-hartzailearen batzordea; Ongizatea; Etxebizitza eta Hirigintza; Ogasuna; Zerbitzuak; Lana eta Ingurumena; eta Kultura, Euskara eta Gazteria dira zazpi batzordeak. Gehiago ere izan litezke. «Ez dugu baztertzen aurrera begira beste lan talderen bat sortu behar izatea. Zaborrarekin arazo larria dago, eta horrek agian lanketa berezia egitea eskatuko du».












