Mugikortasunari lotutako ekintzak gaur amaituko dituzte Urola Garaian
Auto elektrikoa Bihar amaituko da Mugikortasun Astea Goierri Garaian. Aste oso batez, batetik bestera joateko moduen gainean hausnartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Larunbatean Ekobira azoka izan zen Legazpin. Goizez eta arratsaldez, Euskal Herria plazan jarri zuten kontsumo jasangarriari lotutako azoka ibiltaria. Bizikleta puskekin egindako bizikleta berriak, eguzki indarrarekin funtzionatzen duten sukaldeak, garbigailuan garbi daitezkeen pixoihalak, baratzako produktuak, Legazpiko dendetan aurki daitezkeen produktu berdeak, material didaktikoa… aurki zitekeen postuetan. Auto elektriko bat ere jarri zuten azokan, eta hasieran jendea kuriositatez hurbiltzen bazen ere, egunaren amaieran asko ziren gidatu zutenak. Antolatzaileak «oso gustura» agertu dira herritarren erantzunarekin. Legazpiko bi aparkalekutan auto gidariei zuzendutako kartel bana ere jarri dute, mugitzeko beste era batzuk ere badaudela gogoratuz. Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako argazki irabazleekin osatu dituzte panelak. Bestetik, Legazpi Oinez kanpaina ere amaitutzat jo dute. Erosketak herrian eta oinez egitea sustatu du kanpaina honek, eta hori lortu asmoz erosketetarako orgak zozketatu dituzte. Azken zozketan, Emaus fundazioko kideek pankarta birziklatuekin egindako orgak Lidia Iturraldek eta Maider Romerok irabazi dituzten. Orga Berdeak, berriz, Julio Romerok, Imelda Martinezek, Rosa Mari Pinedok, Nekane Manjonek, Vicenta San Martinek eta Mertxe Ollok jasoko dituzte. Bizikleta martxa batekin itxiko dute gaur Mugikortasun Astea. 18:30ean elkartuko dira Laubiden. Antolatzaileek esan dutenez, txikienak zuzenean [...]
Bihar amaituko da Mugikortasun Astea Goierri Garaian. Aste oso batez, batetik bestera joateko moduen gainean hausnartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Larunbatean Ekobira azoka izan zen Legazpin. Goizez eta arratsaldez, Euskal Herria plazan jarri zuten kontsumo jasangarriari lotutako azoka ibiltaria. Bizikleta puskekin egindako bizikleta berriak, eguzki indarrarekin funtzionatzen duten sukaldeak, garbigailuan garbi daitezkeen pixoihalak, baratzako produktuak, Legazpiko dendetan aurki daitezkeen produktu berdeak, material didaktikoa… aurki zitekeen postuetan. Auto elektriko bat ere jarri zuten azokan, eta hasieran jendea kuriositatez hurbiltzen bazen ere, egunaren amaieran asko ziren gidatu zutenak. Antolatzaileak «oso gustura» agertu dira herritarren erantzunarekin.
Legazpiko bi aparkalekutan auto gidariei zuzendutako kartel bana ere jarri dute, mugitzeko beste era batzuk ere badaudela gogoratuz. Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako argazki irabazleekin osatu dituzte panelak.
Bestetik, Legazpi Oinez kanpaina ere amaitutzat jo dute. Erosketak herrian eta oinez egitea sustatu du kanpaina honek, eta hori lortu asmoz erosketetarako orgak zozketatu dituzte. Azken zozketan, Emaus fundazioko kideek pankarta birziklatuekin egindako orgak Lidia Iturraldek eta Maider Romerok irabazi dituzten. Orga Berdeak, berriz, Julio Romerok, Imelda Martinezek, Rosa Mari Pinedok, Nekane Manjonek, Vicenta San Martinek eta Mertxe Ollok jasoko dituzte.
Bizikleta martxa batekin itxiko dute gaur Mugikortasun Astea. 18:30ean elkartuko dira Laubiden. Antolatzaileek esan dutenez, txikienak zuzenean Txorronean egin dezakete bat martxarekin. Ibilbide amaieran bizikleta eliptikoak probatzeko aukera egongo da eta ogitartekoak eta fruta banatuko dituzte. Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da.













