Euskal Herri osoko ibiltariak etorriko dira Aizkorrin Barrena martxara
Aizkorrin Barrena mendi martxa igandean egingo dute Legazpin. Antolatzaileek guztia prest dute martxaren hasierarako eta jada 130 pertsonek baino gehiagok eman dute izena. Aizkorriko mendi ibilaldiak bi ibilbide izango diu aurten: luzea eta motza. 60 pertsona inguru aritu dira bide hauetan lanean: ibilbidea eta eds-ak markatzen, anoa guneak prestatzen, irteera eta bukaera atontzen, Armuño elkartean, bidea garbitzen, trafikoa zuzentzen… Urtero hutsik egiten ez duen lan taldea da. Aitor Casado talde honetako kidea da. Bere esanetan, «prestaketa guztiak ondo doaz, 3 urteko esperientzia igartzen dugu jada eta lasaiago ibili gara». Bide luzea Bere ustetan, lan gogorrena ibilbidea zehaztea izan da, «eta gero garbitzea». Bide asko garbitu dituzte motozerra, atxurra eta sasi-garbitzeko makina erabilita. Prestakuntza lanek imaginazioa ere eskatu diete, bi errekatxo igarozeko 2 zubi txiki ere sortu baitituzte. Oraingoz 130 lagunek eman dute izena. Legazpin izen-ematea berandu hasi dute, arazo teknikoak medio, eta horregatik «poliki» doala dio Casadok. Internet bidezko izen-ematea, berriz, «oso ondo» doa. «Iaz baino jende gehiagok eman du orain arte izena eta eguraldiak lagunduz gero, markak apurtuko ditugu». Legazpitik kanpoko jende askok eman du izena martxarako. «Gipuzkoa osotik etorriko dira; arabar batzuk ere badira; nafar gutxi; iparraldeko eta Burgoseko bana… eta 60tik gora bizkaitar!» dio Casadok. Bide motza [...]
Aizkorrin Barrena mendi martxa igandean egingo dute Legazpin. Antolatzaileek guztia prest dute martxaren hasierarako eta jada 130 pertsonek baino gehiagok eman dute izena.
Aizkorriko mendi ibilaldiak bi ibilbide izango diu aurten: luzea eta motza. 60 pertsona inguru aritu dira bide hauetan lanean: ibilbidea eta eds-ak markatzen, anoa guneak prestatzen, irteera eta bukaera atontzen, Armuño elkartean, bidea garbitzen, trafikoa zuzentzen… Urtero hutsik egiten ez duen lan taldea da. Aitor Casado talde honetako kidea da. Bere esanetan, «prestaketa guztiak ondo doaz, 3 urteko esperientzia igartzen dugu jada eta lasaiago ibili gara».
Bere ustetan, lan gogorrena ibilbidea zehaztea izan da, «eta gero garbitzea». Bide asko garbitu dituzte motozerra, atxurra eta sasi-garbitzeko makina erabilita. Prestakuntza lanek imaginazioa ere eskatu diete, bi errekatxo igarozeko 2 zubi txiki ere sortu baitituzte.
Oraingoz 130 lagunek eman dute izena. Legazpin izen-ematea berandu hasi dute, arazo teknikoak medio, eta horregatik «poliki» doala dio Casadok. Internet bidezko izen-ematea, berriz, «oso ondo» doa. «Iaz baino jende gehiagok eman du orain arte izena eta eguraldiak lagunduz gero, markak apurtuko ditugu».
Legazpitik kanpoko jende askok eman du izena martxarako. «Gipuzkoa osotik etorriko dira; arabar batzuk ere badira; nafar gutxi; iparraldeko eta Burgoseko bana… eta 60tik gora bizkaitar!» dio Casadok.
Aurtengo bi ibilbideei izenak ere jarri dizkiete. Luzea Zanpa-Zanpa izango da eta motza Ttipi-Ttapa. Luzeak Aloñari buelta emango dio. «Aloñako iparraldetik legazpiar gutxik ezagutzen duten bidetik joango da, eta eguraldiak lagunduz gero, bistak kristonak dira» dio legazpiar mendizaleak. Ttipi-Ttapa bideak, berriz, Tubobide zeharkatuko du. «Baso ederra da, ibilbide oso eramangarria eta erraza, familian egiteko modukoa. Amona batek bere bilobarekin egin dezakeen bidea da» dio Casadok umore puntu batekin. 7 urtetik gorakoentzako bidea dela dio.
Urola Garaiko kiroldegietan eta Urbeltz pilotalekuko tabernan eman ahalko da martxarako izena. Izadi-zaleak.com helbidean ere egin ahalko da hori.