Margo lehiaketa antolatu dute Legorretan, bigarren aldiz, gai herria dela
Legorretako Udalak II. Pintura Lehiaketa antolatu eta iragarri du, herriko ikuspegiak margo lanetan islatzeko helburuz. 16 urtetik gorako edozein margolarirentzat da, teknika librean. Lanak urriaren 14a baino lehen Patxi Ezkiaga Kultur Etxean utzi beha...
Legorretako Udalak II. Pintura Lehiaketa antolatu eta iragarri du, herriko ikuspegiak margo lanetan islatzeko helburuz. 16 urtetik gorako edozein margolarirentzat da, teknika librean.
Lanak urriaren 14a baino lehen Patxi Ezkiaga Kultur Etxean utzi behar dira, 17:00-20:00 tartean. Gero herriko tabernetan jarriko dituzte ikusgai. Hiru sari, eta beste sari herrikoi bat emango dituzte, urriaren 29an, plazan.













