Legorretan garagardo azoka egingo dute bihar
Laugarren aldiz garagardo azoka egingo dute Legorretan, bihar, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta. 18:00etatik aurrera jarriko dituzte edariak eta jakiak, Harripila kiroldegian. Pitxarkada garagardo 3,50 euroan salduko dute. Txerri ukondoa eta saltxitx...
Laugarren aldiz garagardo azoka egingo dute Legorretan, bihar, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta. 18:00etatik aurrera jarriko dituzte edariak eta jakiak, Harripila kiroldegian. Pitxarkada garagardo 3,50 euroan salduko dute. Txerri ukondoa eta saltxitxak eta postrea afaldu ahalko dira. Gauean, 23:30ean, Pikunk herriko taldeak joko du.