(Gipuzkoako Hitza, 2011-9-23). Realaren garairik loriatsueneko kide izan zen Luis Miguel Heras (Aizpurutxo, Azkoitia, 1956). Baina txuri-urdin igaro zituen hiru denboraldien oroitzapen gazi-gezak ditu: batetik, inoizko lorpenik handienak eskuratzen aletxoa jarriaren ohorea; bestetik, 25 urterekin, aurkitzen ez zioten arazo fisiko batek eraginda, behar baino azkarrago taldea utzi behar izatearen garraztasuna. Aizpurutxon jaioa da, baina Zumarragan egin du bizimodua Herasek. Futbola utzi zuenean, Arkupe kafetegia jarri zuen herriko plaza nagusian. Geroztik, barraren atzean jarraitu du lanean aurrelari izandakoak. Futbola, eta inoizko Real onena, lankide du une oro, hala ere. Tabernako hormetan argazki historiko ugari ditu: Ligan lehen gola —eta bakarra— sartu zuenekoa, Real Madrilen aurka, Atotxan; talde txapelduna oso-osorik, hamaikako titularretan pikotxean, Atotxa zaharra… Realera jauzi batean iritsi zen, 15 urterekin. «Auzoko emakume zale batek lotura bazuen klubarekin, eta herriko mutiko batek oso ondo jokatzen zuela esan zien. Nik uste erdi txantxetan erantzungo ziotela, nahi banuen joan nendila proba egitera. Kirol poltsa hartu, eta han azaldu nintzen. Hasieratik oso serio hartu nuen». Hala hasi zen futbolari profesional izango zen Herasen aroa. «Zerbait ikusiko zidaten», dio, umil. Gazteen maila eta Sanse igarota, 21 urterekin lehen taldean zen, taldekide mitiko batzuen artean: Arkonada, Olaizola, Zelaieta, Gajate, Kortabarria, Zamora, Diego, Alonso, Lopez Ufarte, Idigoras, [...]
Eskualdean ideia berritzaileak dituzten pertsonak biltzea da sarearen helburu nagusia, eta ideia horiek, enpresa berritzaile errealak sortzeko baliabideak eskaintzea.
Ligako bigarren partida jokatuko du Ampo Ordiziak asteburuan. Kataluniara joango dira, Santboiana taldearen zelaira. Azken partidako akatsetatik ikasi eta apaltasunez baina irabazteko gogoz joango dira ordiziarrak. Talde sendoa da eta badakite neurketa...
Hilaren 30ean bukatuko da Irriki futbol eskolan izena emateko epea. Matrikula egin nahi dutenek Joxi Azurmendirekin (639 65 79 39) hitz egin beharko dute. Entrenamenduak urriaren 3an hasiko dira Segurako Alustiza zelaian, 18:00etan. Jokin Dorronsoro, R...
Ordiziako Mendizaleek Aralarko Salingain mendira (1.322 metro) egingo dute irteera datorren igandean. Elkarteko kide izan den Mikel Begiristain mendizale lazkaotarrari tontorrean omenaldi xume bat egiteko baliatuko dute irteera. Elkartetik 07:30ean abi...
Goierriko atletismo proba jendetsuena eta herrikoiena igandean jokatuko da, Josetxo Imazen Omenezko 11. Krosa. Lazkaon hasiko eta bukatuko da aurten, bertako Antzar Korrikalariak taldearen hamargarren urteurrenean ohore keinua eginez. Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, ohi bezala 10 kilometroko ibilbidea izango da, hala ere. Parte-hartzaileek gehienezko muga 1.200 kidetan jarri dute. Milatik gora lasterkari espero dituzte, Afrikako jatorrikoak tartean. Igandean 11:00etan hasiko da lasterketa, Lazkaoko plaza parean. Txip elektronikoak 09:00etatik 10:00etara banatuko dituzte. Haurren proba 10:00etan hasiko da, Lazkaon bertan. Hirigoien eta gerontologikoko kalea erabiliko dituzte, 600, 800, 1.000 eta 1.200 metroko lasterketak egiteko. Goierri beheko hiru herri hazienetan barrena antolatu dute ibilbidea. «Hiru udaletxeen albotik pasatu nahi izaten dugu, eta aurten lortu da, obrarik edo kale mozketarik ez dagoelako», dio Txindokiko Angel Perezek. Lazkaok bigarren aldiz hartuko du Josetxo Imazen Omenezkoa. 2006an ere han hasi eta bukatu zen, Altamira estadioan lanak burutzen ari zirelako. «Lazkao leku aproposa da, zerbitzu guztiak bilduta daudelako: helmuga, plaza, kiroldegia…», dio Perezek. Korrikalariek Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabili ahalko dituzte. Aurreneko 15na gizon eta emakume sailkatuek jasoko dute saria. Denbora markak ontzen dituztenei 300na euroko sari gehigarria ere emango diete. 29:21 eta 33:44 dira errekorrak. Jesus España atleta Lazkaon Lazkaoko Antzar Korrikalariak taldeak [...]
Laugarren aldiz garagardo azoka egingo dute Legorretan, bihar, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta. 18:00etatik aurrera jarriko dituzte edariak eta jakiak, Harripila kiroldegian. Pitxarkada garagardo 3,50 euroan salduko dute. Txerri ukondoa eta saltxitx...
Lazkaoko Areria gunean urriaren lehen asteburuan ekingo zaio ohiko zinema denboraldiari. Zapatu, igande eta astelehenetan dira saioak.
Ataun Bitor-Avia taldeko kadete mailako Iñigo Zabala pilotariak Gipuzkoako Txapelketako lau eta erdiko neurketa jokatuko du, gaur, 20:00etan, Auzoetan. Debako Euskal Jolas taldekoaren aurka ariko da.
Datorren igandean, urriak 2, Azpeitian (Gipuzkoa) egingo duten ikastolen aldeko Kilometroak festara joateko autobusa antolatu du Andramendi Ikastolak. Autobusa Beasaingo tren geltokitik irtengo da igandean, 09:30ean, eta Azpeitiatik buelta 19:30ean izango da. Azpeitiara autobusean joan nahi duenak asteazkena baino lehen eman behar du izena ikastolan, 12:00etatik 12:45era eta 17:00etatik 18:00etara bitartean. Izena ematerakoan zazpi euro ordaindu behar da pertsonako.
Gaur eta igandean hainbat partida egingo dituzte Beloki pilota elkarteko kideek; partida bakarra izango da Zumarragan, gaur 21:00etan hasita.
Goierriko 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago Esperientziaren Eskola. Izen-ematea irailaren amaierara arte egongo da irekita, eta klaseak urritik ekainera luzatuko dira....
Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarrak 13. postuan bukatu du emakumezkoen gazte mailako Munduko Txapelketako proba. Gaur jokatu dute lasterketa Danimarkan, eta Lucy Garner britainiarrak irabazi du, sprintean. Usabiaga, irabazlearen talde berean sartu...
Datorren asteazkenenan, hilak 28, Lenbur Fundazioan Anfitriones izeneko kurtsoko saio berri bat eskainiko du Basquetourrek. 9.00etan hasiko da ikastaroa eta Urola Garaian alojamendua eskaintzen pertsonei duten edota jatetxeetako eta zerbitzu turistikoe...
LAPKE elkarteko pilotari kadeteek bi partida jokatuko dituzte Lazkaon, gaur, 18:30etik aurrera. Azkonebieta-Egiburu bikoak hernaniarrei egingo diete aurre; Rezusta-Muruak donostiarrei. Gipuzkoako Txapelketetan baita ere, Lizarralde-Garmendia kadeteek L...
Ikusi bideoa zingizango.com• Iragarri genuen Gipuzkoako Txapelketako sintoniari Ixidraneko Iñaki Garitaonaindiak jarri ziola ahotsa. Musika Elkano Browning Cream taldeak egin du eta kanturako, gure mugakideen, Antzuolako bertso eskolako kideen, ...
Pasa den irailaren 8an Arantzazura erromesaldia egin zuten hainbat legazpiarrek. Udalaren webgunean argazkia jaisteko aukera ematen dute.
Gaurtik hasita eta urriaren 7ra arte, Xalinko zeramika elkarteko kideen lanekin erakusketa jarriko dute Legazpiko kultur etxean. Buztina erabiliz, teknika desberdinekin landutako piezak egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30e...
Bizitzarako orientazioa eskaintzea helburu duen Oripavi elkarteak bi hitzaldi egingo ditu datorren astean. Asteartean Tutoritzak izenekoa egingo dute. Hezitzaileei zuzendutako hitzaldi-tailerra izango da eta 18:00etan hasiko dute kultur etxeko ikastaro...