Gaztetxeari itxura berria emango diote kanpotik margotuta
Beasaingo Gaztetxeak zazpi urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko ekintzen artean, gaztetxeari itxura berria ematea erabaki dute. Urtero antolatzen duten ekintza da, eta aurten, eskualdeko zein eskualdez kanpoko artistek parte hartuko dute. Be...
Beasaingo Gaztetxeak zazpi urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko ekintzen artean, gaztetxeari itxura berria ematea erabaki dute. Urtero antolatzen duten ekintza da, eta aurten, eskualdeko zein eskualdez kanpoko artistek parte hartuko dute. Beasinen izango direnen artean egongo dira esaterako, Xtrem, Imanol, Dizebi, 7CK-ko hainbat artista, Tolosako GKO Galley-koak eta Bartzelonatik etorritako beste hainbat ere bai.
Gaur arratsaldean hasiko dira lanean margolariak, eta igande arratsaldera arte arituko dira. Aste honetan, gaztetxeko hainbat kide kanpoaldeko paretak zuriz margotzen aritu dira, asteburuan gaztetxeari itxura berria eman ahal izateko. Ekintza irekia izango da, eta nahi duenak gerturatu ahalko du laguntzera. Denbora izanez gero, barrutik ere margotuko dute gaztetxea.













