Irene Usabiagak 13. egin du Munduko Txapelketan
Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarrak 13. postuan bukatu du emakumezkoen gazte mailako Munduko Txapelketako proba. Gaur jokatu dute lasterketa Danimarkan, eta Lucy Garner britainiarrak irabazi du, sprintean. Usabiaga, irabazlearen talde berean sartu...
Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarrak 13. postuan bukatu du emakumezkoen gazte mailako Munduko Txapelketako proba. Gaur jokatu dute lasterketa Danimarkan, eta Lucy Garner britainiarrak irabazi du, sprintean. Usabiaga, irabazlearen talde berean sartu da helmugan. Proba bukatutakoan, “oso gustora” aritu dela azaldu du, aurreneko itzulian, “urduri xamar” ibili bada ere. Azken sprinta “kaos txiki bat” izan dela dio, txirrindulari asko baitzeuden, eta batzuk bidea itxi diote, baina azkenean “ondo amaitzea lortu dut”.
Gainontzeko probei dagokionean, 13:00etan hasita, 23 urtez azpiko gizonezkoen proba ari dira jokatzen. Bihar berriz, gizonezkoen junior mailako proba (09:00) eta emakumezkoena (13:30) jokatuko dituzte. Igandean izango da proba nagusia, 10:00etan hasita.