Lauroba taldearen kontzertuarekin hasiko da gaur Hitzarok antolatutako ‘Ordizia Kantuz’ ekimena
Orain bost urte hasitako bideari segida eman diote aurten ere Hitzaro Euskara Elkartekoek. Ordura arte Kultur hamabostaldia zena musika arlora bideratzea erabaki zuten garaiko arduradunek, eta ibilian-ibilian, Ordiziako musika eskaintzan bere lekua aurkitu duen ekimenean bihurtu da Ordizia Kantuz. Aurten, formatu txikiko hiru kontzertu izango dira hiru ostiraletan jarraian; eta laugarrenean, euskaltzale eta mintzalagunak biltzeko kantu afaria egingo dute Kuxkuxtu txaranga gidari dutela. Hiru kontzertuak D’elikatuzen izango dira, eta kantu afaria Plaza Nagusian. Ekimenari hasiera emango dion taldea Lauroba da. 2004. urtean Iker eta Haritz Lauroba anaiek pop-rock estiloan oinarritutako proiektu berria jarri zuten martxan. Hortik bi urtera Donostia Rock lehiaketa irabazi zuten, eta lehen sari hori baliatuz, lau abestiz osatutako disko laburra grabatu zuten. 2008an kaleratu zuten lehen lan luzea, eta iragan martxoan bigarrena, Egunarekin izenekoa. Disko horretan dator Muxu batekin abestia, Gaztea irratiak azken 20 urtetako 20 maitasun abesti onenen artean aukeratua izan zena. Hasiera batean laukote modura aritu baziren ere, gaur egun bost lagunek osatzen dute Lauroba taldea. Hatz, tresnekin jolasean Gaur zortzi, berriz, Iñaki Plazak eta Jon Garmendiak osatutako 20 Hatz taldeak girotuko du D’elikatuzeko areto nagusia. Bi gazteek betidanik amestu dute musika tresnen inguruan proiektu zabal bat garatzearekin, eta elkarlanean lortu dute gauzatzea. Bi saio [...]
Orain bost urte hasitako bideari segida eman diote aurten ere Hitzaro Euskara Elkartekoek. Ordura arte Kultur hamabostaldia zena musika arlora bideratzea erabaki zuten garaiko arduradunek, eta ibilian-ibilian, Ordiziako musika eskaintzan bere lekua aurkitu duen ekimenean bihurtu da Ordizia Kantuz. Aurten, formatu txikiko hiru kontzertu izango dira hiru ostiraletan jarraian; eta laugarrenean, euskaltzale eta mintzalagunak biltzeko kantu afaria egingo dute Kuxkuxtu txaranga gidari dutela. Hiru kontzertuak D’elikatuzen izango dira, eta kantu afaria Plaza Nagusian.
Ekimenari hasiera emango dion taldea Lauroba da. 2004. urtean Iker eta Haritz Lauroba anaiek pop-rock estiloan oinarritutako proiektu berria jarri zuten martxan. Hortik bi urtera Donostia Rock lehiaketa irabazi zuten, eta lehen sari hori baliatuz, lau abestiz osatutako disko laburra grabatu zuten. 2008an kaleratu zuten lehen lan luzea, eta iragan martxoan bigarrena, Egunarekin izenekoa. Disko horretan dator Muxu batekin abestia, Gaztea irratiak azken 20 urtetako 20 maitasun abesti onenen artean aukeratua izan zena. Hasiera batean laukote modura aritu baziren ere, gaur egun bost lagunek osatzen dute Lauroba taldea.
Hatz, tresnekin jolasean
Gaur zortzi, berriz, Iñaki Plazak eta Jon Garmendiak osatutako 20 Hatz taldeak girotuko du D’elikatuzeko areto nagusia. Bi gazteek betidanik amestu dute musika tresnen inguruan proiektu zabal bat garatzearekin, eta elkarlanean lortu dute gauzatzea. Bi saio didaktiko eskaini ohi dituzte: euskal musika tresnen ingurukoa bata, eta mundu zabaleko perkusiozko musika tresnen ingurukoa bestea. Musika tresnei buruzko azalpenak abestiekin tartekatzen dituzte. Entzuleak harritzea maite dute, eta ez da bitxikeriarik falta izaten haien emanaldietan. Sei urtean Kepa Junkeraren ondoan aritu eta gero, Iñaki Plazak (trikitia, txalaparta, tubiogh-a eta perkusioa) eta Jon Garmendiak (txistua, alboka, txalaparta, tubiogh-a eta perkusioa) orain bi urte eman zuten argitaratu haien lehen lana: 20 hatz proiekt.
Hirugarrenean, Barikuan
Formatu txikiko emanaldiekin bukatzeko, Barikuan taldeak joko du aurtengo hirugarren kontzertua. Ordiziarren artean ezaguna den taldea da. Taldekideak ez dira musikari profesionalak, eta musika gustuko dutelako elkartzen dira. Saio xume baino atsegina egiten saiatzen dira.
EMANALDIAK
- Gaur, hilak 23. Lauroba taldearen kontzertua, 22:00etan, D’elikatuzen.
- Hilak 30. Hatz taldearen 20 hatz proiekt diskoaren aurkezpena, 22:00etan, D’elikatuzen.
- Urriak 7. Barikuan taldearen kontzertua, 22:00etan, D’elikatuz zentroan.
- Urriak 14. ‘Ordizia Kantuz’ ekimenari bukaera emango dion ekitaldia. Kuxkuxtu txarangak iluntzean eta gauean alaituko ditu Ordiziako kaleak. Tartean kantu afaria egingo dute Plaza Nagusian.













