2011/9/23

Arerian urriaren lehenean hasiko da zinema garaia

Lazkaoko Areria gunean urriaren lehen asteburuan ekingo zaio ohiko zinema denboraldiari. Zapatu, igande eta astelehenetan dira saioak.

Aimar Maiz

Ataunen lau eta erdiko partida gaur, kadetetan

Ataun Bitor-Avia taldeko kadete mailako Iñigo Zabala pilotariak Gipuzkoako Txapelketako lau eta erdiko neurketa jokatuko du, gaur, 20:00etan, Auzoetan. Debako Euskal Jolas taldekoaren aurka ariko da.

Aimar Maiz

Gaztetxeari itxura berria emango diote kanpotik margotuta

Beasaingo Gaztetxeak zazpi urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko ekintzen artean, gaztetxeari itxura berria ematea erabaki dute. Urtero antolatzen duten ekintza da, eta aurten, eskualdeko zein eskualdez kanpoko artistek parte hartuko dute. Be...

Beasaingo Hitza

Lauroba taldearen kontzertuarekin hasiko da gaur Hitzarok antolatutako ‘Ordizia Kantuz’ ekimena

Orain bost urte hasitako bideari segida eman diote aurten ere Hitzaro Euskara Elkartekoek. Ordura arte Kultur hamabostaldia zena musika arlora bideratzea erabaki zuten garaiko arduradunek, eta ibilian-ibilian, Ordiziako musika eskaintzan bere lekua aurkitu duen ekimenean bihurtu da Ordizia Kantuz. Aurten, formatu txikiko hiru kontzertu izango dira hiru ostiraletan jarraian; eta laugarrenean, euskaltzale eta mintzalagunak biltzeko kantu afaria egingo dute Kuxkuxtu txaranga gidari dutela. Hiru kontzertuak D’elikatuzen izango dira, eta kantu afaria Plaza Nagusian. Ekimenari hasiera emango dion taldea Lauroba da. 2004. urtean Iker eta Haritz Lauroba anaiek pop-rock estiloan oinarritutako proiektu berria jarri zuten martxan. Hortik bi urtera Donostia Rock lehiaketa irabazi zuten, eta lehen sari hori baliatuz, lau abestiz osatutako disko laburra grabatu zuten. 2008an kaleratu zuten lehen lan luzea, eta iragan martxoan bigarrena, Egunarekin izenekoa. Disko horretan dator Muxu batekin abestia, Gaztea irratiak azken 20 urtetako 20 maitasun abesti onenen artean aukeratua izan zena. Hasiera batean laukote modura aritu baziren ere, gaur egun bost lagunek osatzen dute Lauroba taldea. Hatz, tresnekin jolasean Gaur zortzi, berriz, Iñaki Plazak eta Jon Garmendiak osatutako 20 Hatz taldeak girotuko du D’elikatuzeko areto nagusia. Bi gazteek betidanik amestu dute musika tresnen inguruan proiektu zabal bat garatzearekin, eta elkarlanean lortu dute gauzatzea. Bi saio [...]

Goierriko Hitza

Bihar hasiko da ikasturtea Eizu Gaztelekuan

Bihar arratsaldean emango diote hasiera ikasturteari Eizu Gaztelekuan. Aurrerantzean, ostegun eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta asteburuetan 16:30etik 20:30era. Aurten ere, hainbat ekintza antolatuko dituzte, eta jolasak, ...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa