
Sanmigeletako pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte, gaur, Lazkaon. 10:30ean hasiko da jaialdia, eta haurren artean sei partida izango dira. Gazteenetatik hasita, benjamin, alebin eta infantil mailetako 23 haurrek parte hartuko dute, plazako frontoian. Txapelketa Lapke elkarteak eta San Benito ikastolak antolatu dute, eta uda aurrean hasi zen. Partidak: Ander Garmendia-Unai Ramos-Mikel Garmendia / Aitzol Lasa-Iker Sukia-Unax Arnaz (2003, 2002 eta 2001 urteetan jaioak). Arkaitz Baztarrika-Aratz Gorrotxategi / Eñaut Mendia-Martxel Ruiz-Aitzol Ugartemendia (2000, 1999). Sofia Peralto-Irati Eztala-June Alustiza / Andrea Murillo-Ainhoa Lasa-Leire Minguez (neskak, palaz). Ander Murua / Iraitz Zubizarreta (1998). Beñat Garmendia / Aitor Azkonobieta (1997, 1996). Xanet Lizarralde / Unai Urretabizkaia (1995, 1994).

9:30. Diana txistulariekin. 11:00. Haurrentzako toka. 12:00. Zumarragako Musika Bandaren kontzertua. 13:00. Poteoa trikitilariek alaituta. 14:30. Bazkari herrikoia. 18:00. Sevillanak eta saloi dantzak. 19:30. Musika girotzeko. 21:00. ‘Gaixoa ni&#...

Barazki, fruta, belar, lekale eta abarrentzat biltzeko puntuan izatea ez da nahikoa gero jasotzeko garaian eguraldia ez bada lagun. Irail bukaera hau ezin hobea gertatzen ari da intxaur, sagar, gaztain, babarrun eta garaiko ekoizpenetarako. Gustura ziren baserritarrak. Barazkiei dagokienez, uda betean gaudeneko itxura zuten postuak, leka fresko-freskoak, tomate eta piper morroa gorri eder askoak eta ugari gainera. «Aurten pipar ikaragarri dugu, eta denetik, gernika, morroa, piperminak, italiarrak asko! hainbesteko urterik ez dakit ezagutu dugun», zioten Aramako Zurutuza ahizpak. Sagar mota berriak astero Amaia Kortaberria Idiazabalgo Kalbariokoak beste aste batez sagar mota berriak ekarri ditu, bata gazia bestea gazi-gozoa (Redwinter eta Jubile motakoak). Etxe inguruan dituzten fruta arboletakoak saltzera etortzen da Amaia; arana, irasagar eta bereziki udare eta sagarrak. Ramon Aseginolaza senarra da bereziki –zaletasuna lagun–, arbolez arduratzen dena. «Hamabost bat udare eta 35 bat sagar klase izango ditugu, batzuk katalogoetatik erosiak eta beste asko ingurukoetatik neronek txertatuak. Akane eta Kardinalekin uztaila erdian hasi eta azkena jasotzen errezila da». Marrubiak udazkenean… Garaian garaikoaren jakituria galtzen ari garenekoa ahoz aho noiznahi entzuten da ferian. Arrazoi faltarik ez, izan ere, atzo bertan, kanpoko produktuak saltzen dituzten mahaietan marrubiak azaldu baitziren. Zaragozakoak omen ziren. Kilo erdiko otartxoa 3,5 euroan. Udaberrian izaten ditugu hemengoak jateko [...]

Goierriko Nekazaritza Ekologikoaren Hamabostaldiaren barruan, kontsumo taldeen inguruan hitz egingo dute. Mahai-inguru horretan, talde horien esperientziak elkartrukatu eta etorkizunaren inguruan hitz egiteko aukera izango da. Hitzordua, 19:00etan egin...

Ordiziako Udalak garapen proiektuetarako ematen dituen laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Denera 71.250 euro banatuko dituzte eta proiektu bakoitzak, gehienez ere 12.000 euroko laguntza jasoko du. Eskariak egiteko epea urriaren 23an bukatuko da. Horr...

Triangeluak hiru alde ditu, hiru erpin. Eta Euskal Herriko hiru bazterretako artisten lanak elkartu ditu Triangelua erakusketak. Bakoitzak bere estiloa du, eta diziplina ezberdinak jorratzen dituzte, baina jatorriak eta artea sentitzeko moduak elkartzen ditu. Goierriko, Donostialdeko eta Ipar Euskal Herriko pintore eta eskulturgileen lanak daude ikusgai, urriaren 7ra arte, Ordiziako Barrena jauregian. Javi Soto ordiziarra da erakusketan parte hartu duten artistetako bat. Bera izan da gainera, gainontzeko artistekin harremanetan jarri eta erakusketa antolatzeaz arduratu dena. «Baionako Mendikota aretoan, Hernanin, Orion… hainbat tokitan koinziditu izan dugu eta harreman bat sortu da. Lan egiteko moduan ezberdintasun ugari daude, artista bakoitzak estilo bat jorratzen duelako». Zortzi artista horiek estilo ezberdinak jorratu arren, «batasun bat» eman nahi izan diote erakusketari. «Erakusketa hau antolatu eta orientatzearen ardura hartu nuen, eta izaera jakin bat eman nahi izan diot. Niretzat garrantzitsua zen lan ezberdinen artean harreman bat, diziplina bat egotea, lanen formatoari eta kopuruari dagokionean». Horretarako, gainontzeko egileei formatu jakin batean lan egiteko eskatu zien. «Artistak nahiko independienteak gara, eta bakoitzak era ezberdinean jaso zuen eskaera hori, baina azkenean harreman hori lortu dugula uste dut, gustora nago horrekin». Estilo aldetik egon daitezkeen desberdintasunez gain, adin eta ibilbide oso ezberdineko artistak bildu dira, gazteetatik hasi eta urte askotako [...]

Garai modutsu honetan hasiko dira hiru herriotan San Migel zaindariaren eguneko jai egitarauarekin. Altzagan eta Gaintzan urteko jai nagusiak ospatuko dituzte. Altzagan gaurtik igandera etenik gabe daude ekitaldiak; Gaintzan, gaurkoaren ondotik, larunbat-igandeak hartuko dituzte festarako. Lazkaon, aurreko asteburuan makina bat ikuskizun egin ondoren, gaur borobilduko dute festa aldia. EGITARAUAK ALTZAGA Bihar 11:30. Txupinazoa. 12:00. Meza. 14:00. Herri bazkaria, Artea elkartean. Gari eta Iñaki trikitilariak, Zubeldia eta Urdangarin bertsolariak. 17:00. Askaria, haurrentzat. 18:00. ‘Ipuin laburra’ ikuskaria Ostirala 17:00. Bizikleta eta irristailu ginkana, 10 urte artekoentzat. 19:00. III. Patata tortilla lehiaketa. Larunbata 10:00-13:00 eta 16:00-18:00. Haur parkea, zezen mekanikoa. 18:00. Gorritiren ikuskizuna. 19:00. Frontenis txapelketako finala, herritarren artean. 20:00. Gazteen afaria. 21:00. Herri afaria, Artea elkartean. Ondoren, Gari eta Iñaki trikitilariak. Igandea 11:00. Meza. 12:00. Toka txapelketa. Ondoren Josu eta Aiora trikitilariak. 18:00. Herri kirolak. Aizkoran: Nazabal-Arkaitz Jauregi, Azurmendi-Atutxa. Harri jasotzen: Joan Joxe eta Jon Goenatxo. 19:00. Sagardo eta txistor dastaketa. GAINTZA Bihar 11:00. Suziriak. 12:00. Meza. Ondoren, Xabi eta Eneko trikitilariak. 14:30. Herri bazkaria, Kale-Txiki jatetxean. 17:00. Toka txapelketa, herritarrentzat. Ondoren, erromeria. Larunbata 10:30. Buruhandiak eta haur jolasak. 12:00-14:00 eta 16:00-18:00. Puzgarriak. 20:30. Sagardo dastaketa eta herri afaria, frontoian. Mozorro festa, afari garaian eta gauean. Gauean. Irma eta Ainitze trikitilariekin erromeria. [...]

Legorretako Udalak pilates ikastaroa antolatu du, astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 19:30era egiteko, Ugaro herri eskolan. Urriaren 17an hasiko dira saioak, maiatzaren 14ra bitarte. Matrikularen kostua 175 eurokoa da (25 euro hileko). Izena ahal be...

Herriko elkarte ezberdinetako lagunak Boluntario Asteko ekintzen aurkezpenean Etzi ospatuko dute Beasainen Boluntario Eguna. Hamargarren aldia da herriko elkarteak batu eta haien lana ezagutzera emateko kalera irtetzen direna. Gernika pasealekuan jarriko dituzte postuak, eta horietan, elkarte bakoitzak lan egiten duen alorreko informazioa banatuko dute. Guztira 17 elkarte irtengo dira etzi kalera: Nagusilan, Gurutze Gorria, Txernobilen Lagunak, Txolarte, Esku Batuak, Minbiziaren Aurkako Elkartea, Haurralde Fundazioa, Bategite, Taupadak, Gazteak eta Garapena, Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea, Osasun Pastorala, Caritas, Txilibutxof, Herriak Elkarlanean, Elan-Euskadi eta Odol Emaileak. Azken hauek izango dira aurtengo omenduak. Javier Arroyo da Beasaingo Odol emaileen elkarteko lehendakaria eta berak azaldu duenez, «odol emaileen lana edozein kasutarako, edozein pertsonarentzat eta edozein momentutan erabiltzeko odola ematea da». Lan boluntarioa da emaileena, eta odola emateaz gain, dagoeneko sortu duten taldean kide kopurua mantentzeko ere lan egiten dute. Beasainen ia 700 odol emaile daude, eta ezbeharren bat gertatuko balitz, herritar guztientzako adina odol emateko gai izango liratekeela esan du Arroyok. Denboran zehar emaile kopurua mantentzea da garrantzitsuena Arroyoren arabera: «Jendeak odola konpromisoz ematea lortu behar da, orduan lortuko delako odol faltarik ez egotea». Odol emaile izateko ordea, hainbat baldintza ere bete behar dira, segurtasuna bermatu ahal izateko. «Baldintzetako bat adina da, odola [...]

Ordiziako udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur iluntzean. Landuko dituzten gaien artean, kredituena dago. Batetik, urte arteko kredituak onartuko dituzte; bestetik, kredituen transferentzia bat onartuko dute. 2011ko lanpostuen zerrendan izango diren...