Goierriko Bertso Eskolan matrikulazio epea zabalik

Goierriko Bertso Eskolak urriaren 10ean ekingo dio ikasturte berriari, eta bertan parte hartu nahi dutenek, urriaren 5era arteko epea dute izena emateko. Ordizian, Beasainen, Lazkaon, Zaldibian eta Ataunen daude bertso eskolak.  Deialdia, bereziki LHko 3. zikloko ikasleei egin diete. Matrikularen prezioa 30 eurokoa da, eta ordutegiak, osatzen diren taldeen arabera erabakiko dituzte. Informazio gehiago jasotzeko, herri bakoitzeko ikastetxera jo edo 649 01 12 62 telefono zenbakira deitu daiteke.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa