Eguraldia portatzen ari da
Barazki, fruta, belar, lekale eta abarrentzat biltzeko puntuan izatea ez da nahikoa gero jasotzeko garaian eguraldia ez bada lagun. Irail bukaera hau ezin hobea gertatzen ari da intxaur, sagar, gaztain, babarrun eta garaiko ekoizpenetarako. Gustura ziren baserritarrak. Barazkiei dagokienez, uda betean gaudeneko itxura zuten postuak, leka fresko-freskoak, tomate eta piper morroa gorri eder askoak eta ugari gainera. «Aurten pipar ikaragarri dugu, eta denetik, gernika, morroa, piperminak, italiarrak asko! hainbesteko urterik ez dakit ezagutu dugun», zioten Aramako Zurutuza ahizpak. Sagar mota berriak astero Amaia Kortaberria Idiazabalgo Kalbariokoak beste aste batez sagar mota berriak ekarri ditu, bata gazia bestea gazi-gozoa (Redwinter eta Jubile motakoak). Etxe inguruan dituzten fruta arboletakoak saltzera etortzen da Amaia; arana, irasagar eta bereziki udare eta sagarrak. Ramon Aseginolaza senarra da bereziki –zaletasuna lagun–, arbolez arduratzen dena. «Hamabost bat udare eta 35 bat sagar klase izango ditugu, batzuk katalogoetatik erosiak eta beste asko ingurukoetatik neronek txertatuak. Akane eta Kardinalekin uztaila erdian hasi eta azkena jasotzen errezila da». Marrubiak udazkenean… Garaian garaikoaren jakituria galtzen ari garenekoa ahoz aho noiznahi entzuten da ferian. Arrazoi faltarik ez, izan ere, atzo bertan, kanpoko produktuak saltzen dituzten mahaietan marrubiak azaldu baitziren. Zaragozakoak omen ziren. Kilo erdiko otartxoa 3,5 euroan. Udaberrian izaten ditugu hemengoak jateko [...]
Barazki, fruta, belar, lekale eta abarrentzat biltzeko puntuan izatea ez da nahikoa gero jasotzeko garaian eguraldia ez bada lagun. Irail bukaera hau ezin hobea gertatzen ari da intxaur, sagar, gaztain, babarrun eta garaiko ekoizpenetarako. Gustura ziren baserritarrak.
Barazkiei dagokienez, uda betean gaudeneko itxura zuten postuak, leka fresko-freskoak, tomate eta piper morroa gorri eder askoak eta ugari gainera. «Aurten pipar ikaragarri dugu, eta denetik, gernika, morroa, piperminak, italiarrak asko! hainbesteko urterik ez dakit ezagutu dugun», zioten Aramako Zurutuza ahizpak.
Sagar mota berriak astero
Amaia Kortaberria Idiazabalgo Kalbariokoak beste aste batez sagar mota berriak ekarri ditu, bata gazia bestea gazi-gozoa (Redwinter eta Jubile motakoak). Etxe inguruan dituzten fruta arboletakoak saltzera etortzen da Amaia; arana, irasagar eta bereziki udare eta sagarrak. Ramon Aseginolaza senarra da bereziki –zaletasuna lagun–, arbolez arduratzen dena. «Hamabost bat udare eta 35 bat sagar klase izango ditugu, batzuk katalogoetatik erosiak eta beste asko ingurukoetatik neronek txertatuak. Akane eta Kardinalekin uztaila erdian hasi eta azkena jasotzen errezila da».
Marrubiak udazkenean…
Garaian garaikoaren jakituria galtzen ari garenekoa ahoz aho noiznahi entzuten da ferian. Arrazoi faltarik ez, izan ere, atzo bertan, kanpoko produktuak saltzen dituzten mahaietan marrubiak azaldu baitziren. Zaragozakoak omen ziren. Kilo erdiko otartxoa 3,5 euroan. Udaberrian izaten ditugu hemengoak jateko puntuan. Umorez, «urtaroz nahasiak», zionik ere bazen.














