Udalak GKEak laguntzeko deialdia zabaldu du
Ordiziako Udalak garapen proiektuetarako ematen dituen laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Denera 71.250 euro banatuko dituzte eta proiektu bakoitzak, gehienez ere 12.000 euroko laguntza jasoko du. Eskariak egiteko epea urriaren 23an bukatuko da. Horr...
Ordiziako Udalak garapen proiektuetarako ematen dituen laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Denera 71.250 euro banatuko dituzte eta proiektu bakoitzak, gehienez ere 12.000 euroko laguntza jasoko du. Eskariak egiteko epea urriaren 23an bukatuko da. Horretarako, Herritarren Arretarako Bulegora jo eta eskaera orria bete behar da.













