2011/9

Jaiak direla eta auzoko errepidea itxi egingo da tarteka asteburuan

Auzoko errepidearen zati bat itxi egingo da ibilgailuentzat; hala egun eta ordu jakinetan Gerra-Errota baserri ondoko bidegurutzea izango da auzora sartzeko bide...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Stock azokan 23 dendarik jarriko dituzte produktuak salgai, eskaintza bereziekin

Azken urteetan izan duen harrera ona ikusita, Ordizian merkatari elkarteak Stock Azoka antolatu du hirugarren urtez. Gaur  arratsaldean hasi eta igandera arte, dendariek stockean dituzten arropak atera eta eskaintza bereziekin salgai jarriko dituzte Beti Alai pilotalekuan. Aitor Velazquez Ordiziako Udaleko merkataritza teknikariaren hitzetan, «dendariei urtean zehar saldu gabe gelditu zaiena bezeroei eskaintzeko aukera» ematen die azokak. Guztira, 23 dendarik parte hartuko dute, «erdiak edo Ordiziakoak dira eta gainontzekoak kanpokoak». Azokarekin batera, bestelako denborapasak ere antolatu dituzte. Ondoko frontoi txikian, umeentzako parkea jarriko dute. Besteak beste, puzgarriak eta water balls igerilekua izango dira bertan. Gainera, larunbat goizean, Amatriain fruta dendakoek, piparrak erre eta salgai jarriko dituzte, pilotalekuaren ondoan. Herriko tabernariek ere bat egin dute asteburuko azokarekin, eta pintxo-potea egingo dute; hau da, pintxoa eta edaria prezio berezian jarriko dituzte. Larunbatean (18:00-21:00) eta igandean (12:00-14:30) zabalduko dute eskaintza, Martinez, Ostadar, Aldasoro, Haizpe, Pottoka, Pias, Olano eta Amonane tabernetan. Udalarekin elkarlanean Ordizian Merkatari Elkarteak azaldu duenez, azken hilabeteetan «lan handia egin da udal berriarekin lankidetza hitzarmena berritzeko». Akordio horren baitan, merkataritza ingurunea hobetzeko proposamenak eta merkataritza indartzeko plan berezia jaso dituzte, besteak beste. Aitor Velazquez teknikariak azaldu duenez, hitzarmena «iaz egin zen, aurreko udal taldearekin, eta orain, urrian bukatzen denez, gure asmoa hitzarmen [...]

Arkaitz Apalategi

20. zikloari hasiera emango dio gaur ButaK21 zineklubak, aldaketekin

Zazpi filmez osatuta dago ziklo berriko egitaraua, sei berriak eta bat klasikoa; ziklo berrian bertan behera geratu dira doako klasikoen DVD...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hauteskunde errolda jendaurrean ikusgai jarri dute

Datorren azaroaren 20an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egingo dituzte. Hori dela eta, bizilekuz aldatu duten herritarrei, edota aurten 18 urte bete dituztenei, datuak egiaztatzeko eskatu die Ordiziako Udalak. Hautesle erroldak ik...

Ordiziako Hitza

Hamahiru batzorde osatu dituzte Legazpiko udaletxean

Atzo Osoko Bilkura ospatu zuten Legazpin. Puntu gutxi izanagatik ere, luze joan zen batzarra, ordu eta erditik gora iraun baitzuen. Batetik, espetxeetan preso dauden pertsonen senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak emateko oinarriak onartu zi...

Legazpiko Hitza

[Atzokoa] Etxeberriko jaiak Zumarragan

19:00. Txupinazoa eta jaien hasiera haur jolas eta buruhandiekin. 19:30. Aurreko urteko jaietako argazkien proiekzioa. 19:30. Lehenengo patata tortila lehiaketa. 20:00.Poteoa trikitilariekin. 20:30. Bingoa. 22:00. Mus txapelketa. 23:00. Bingoa.

Goierriko Hitza

Gabirian bola lehiaketa jokatuko da larunbatean

Gabirian urriko lehen larunbatean jokatzen den Osinalde Bola Txapelketak 18. ekitaldia du etzi, larunbata. Izena emateko aukera 17:00etatik 18:00etara izango da. Jokoak, ordea, partaide guztien tiraldiak (probakoa eta zortzi baleko) bukatu arte jarrait...

Goierriko Hitza

Hiru bidaiari ataundarren ameskaiztoa

(Arkaitz Apalategi-Goierriko Hitza) Udako oporrak atseden hartu eta kultura eta herrialde berriak ezagutuz gozatzeko egunak izaten dira. Zenbaitetan, ordea, gauzak okertzen hasi eta ameskaizto bihur daitezke, bidaiarientzat eta haien familientzat. Hori gertatu zaie bost gazte euskalduni (tartean hiru ataundar), Mexikora egin duten bidaian. Ikasketak atzerrian egiteko Erasmus programaren bidez, Ataungo gazte bat Mexikora joan zen, eta beste bi, hari laguntzeko aitzakian, astebeteko bidaia egitera joanak ziren. Joan den igandean, irailak 25, Erasmusek berak antolatutako irteera batean parte hartu zuten. Auto batzuk alokatu eta Cancun hiri ezagunetik gertu dagoen Cozumel Quintana Roo irlara joan ziren. Arratsaldean, bueltako bidea hartu zutenean, hiru ataundarrak eta beste bi lagun zeramatzan autoak istripua izan zuen. Gehienek, zauri arinak besterik ez zituzten izan, baina gazteetako batek, bertebra bat hautsita eta beste bat tokiz mugituta zuela artatu behar izan zuten. Handik, Cancuneko ospitalera eraman zuten. Familiaren aurreneko asmoa, gaztea Euskal Herrira ekartzea bazen ere, bidean hainbat zailtasunekin egin dute topo; izan ere, kulturaz gain, erakunde publikoen funtzionamendua ere oso ezberdina da bi herrialdeen artean. Aseguru etxeekin, hango eta hemengo medikuekin eta enbaxadarekin hartu emanean egon dira astebetez, eta egoera zail baten aurrean daude. Gaztearen egoera ilusita, tokiz mugitzeak dituen arriskuez gain, aseguru etxeak ez du bidaia horren [...]

Aimar Maiz

Azheimerraren inguruko hitzaldia egingo dute

Azheimerra duten gaixoen senideen AFAGI elkarteak, gaitz horren inguruko hitzaldia antolatu dute. Bertan, senitarteko zaintzaileei prestakuntza emango diete. Saioa astelehenean izango da, 16:00etan, jubilatuen egoitzan. Parte hartzeko aurrez eman behar...

Ordiziako Hitza

Datozen urteetan ere Carling jaialdia antolatuko dutela esan dute

Roberto Ruiz, Koldo Donazar, Koldo Zaldua eta Koldo Agirre Datozen urteetan ere Carling Football Fest jaialdia antolatzeko ahalegina egingo dutela iragarri dute Beasain Kirol Elkartetik eta Mahou-San Miguel enpresatik. Aurten jaialdiak izan duen arrakasta oso handia izan dela esan dute, eta festaren balorazio oso positiboa egin dute. Jaialdiaren inguruko hainbat datu emanez azpimarratu dute festak izan duen arrakasta. Roberto Ruiz sukaldariak jakitera eman duenez, 300 otordutik gora eman dituzte jaialdiko lau egunetan, eta tabernan 4.000 pintxo saldu dituzte. Koldo Zaldua Beasain K.E-ko lehendakariak kirol arloko datuak eman ditu: «Plazan jarritako bi zelaietean 64 taldek jokatu zuten, guztira 250 umetik gora. Umeen eta helduen partidak ikusten berriz, 1.000 lagunetik gora egon dira». Koldo Donazar Carling markaren banatzaileak eta Koldo Agirre alkateak ere esker oneko hitzak izan dituzte, eta dotzen urteetan ere festa babestuko dutela iragarri dute  

Beasaingo Hitza

Herritarren foroa datorren ostegunean bilduko da

Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroa datorren astean hasiko da lanean. Ostegunean bilduko dira, 18:30ean udaletxean. Bertan, foroan euskararen erabilera sustatzeko moduez hitz egingo dute. Udal plan orokorra aldatzeko proposamena ere eztabaidatu...

Legazpiko Hitza

Trikornio txapelketa zapatuan egingo dute Legazpin

Zapatuan Trikornio txapelketa ospatuko dute Legazpin. Goizean hasiko dituzte jolasak eta talde kopuruaren arabera, arratsaldean ere jarraituko dute. Domingo Agirre ikastetxeko jolastokian elkartuko dira. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1....

Legazpiko Hitza

Trena berreskuratzeko lanen hirugarren fasea bukatu dute, Zerainen

Meategiko trena berreskuratzeko lanen hirugarren fasea bukatuta dago jada, Zerainen. Trenbidearen erdi aldean, Liztormendiko gunean, alemanen garaian egindako tunel bat dago, eta hirugarren fasean tunela bera zaharberritu eta balioan jarri dute. Alegia, trena pasatzeko moduan utzi dute

Estitxu Imaz

Aurten ere hainbat ikastaro egiteko aukera izango da, Seguran

Ohikoa den moduan, aurtengo denboraldian ere hainbat ikastaro egiteko aukera izango da Seguran. Soinketa esaterako, Jokin Elkorok emango du, eta kurtso osoko iraupena izango du. Hiru talde egingo dituzte: goizeko taldea (asteartean hasiko dira), arratsaldekoa (hasita daude jada) eta jubilatuena (asteartean hasiko dira). Soinketa Baratze pilotalekuan egingo dute, eta izena eman nahi duenak bertara joan beharko du. Yoga ikastaroa Jose Luis Anduagak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Saioak Baratze pilotalekuan egingo dituzte. Datorren asteazkenean emango diote hasiera ikastaroari. Euskal dantzak Eñaut Arretxek erakutsiko dizkie helduei, eta hiru hilabeteko iraupena izango du ikastaroak. Pilotalekuan ikasiko dituzte dantzak, eta bihar, ostirala (irailak 30)  emango diete hasiera saioei. Latindar dantzak Julen Aizpeoleak emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango du ikastaroak. Bi maila egin dituzte: maila ertaina dutenena (hasita daude) eta hasierako maila dutenena, haurrak barne (asteartean hasiko dira). Osasun etxeko beheko solairuan egingo dute ikastaroa. Egur taila ikastaroa Jabier Arrietak emango du, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Hasita daude jada, eta saioak astearteetan egiten dituzte Baratze pilotalekuko 1. solairuan. Esku lanak Arantxaxu Lizarraldek emango ditu, eta kurtso osoko iraupena izango dute. Saioei hurrengo ostiralean (urriak 7) emango diete hasiera, eta osasun etxeko bigarren solairuan emango ditu. Euskara ikastaroa [...]

Estitxu Imaz

Urriko tailerretan XIX. mendeko pertsonaiak landuko dituzte, Zumalakarregin

Zumalakarregi museoan XIX. mendeko pertsonaiak landuko dituzte urrian zehar. Tailerrak ohiko moduan larunbatetan izango dira, 17:30etik 19:00etara bitartean, eta 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute. Saioengatik ez dute ordaindu beharrik izango. Museoan tailerrak egiten dituztela bada jada denboralditxo bat. Orain arte larunbat bakoitzean gai bat jorratu izan dute. Aurtengo denboraldian, ordea, zentzu horretan aldaketa egitea erabaki dute. Orain hilero gai orokor bat aukeratu eta larunbatero gai horren atal bat lantzen dute. «Tailerrek jarraipena izaten dute orain, eta azken larunbatean hilabete osoan zehar landutakoa biltzen dugu. Haurrek tailerrek funtzio argi bat dutela ikusi dezaten nahi genuen, eta horregatik erabaki dugu modu horretan egitea», dio Ane Aranburu museoko kideak. Margolariak hizpide, bihar XIX. mendeko pertsonaien barruan biharko saioan margolari ospetsuak izango dituzte hizpide. Urriaren 8an musikari eta olerkariak hartuko dituzte gai moduan, urriaren 15ean garaiko zientzialariak eta urriaren 22an gerlari ausartak. Urriaren 29an, hilabeteko azken larunbatean, antzerkia egingo dute pertsonaiekin. Tailerretan parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena Zumalakarregi museoko telefono zenbakira , 943 88 99 00ra deituta edota bertako wegbunean sartuta.

Estitxu Imaz

Hizkuntzen Ginkana lehiaketa egingo dute aurten ere Idiazabalen, urrian hasita

IEP! Idiazabalgo Euskara Planaren jarraipen batzordeak Hizkuntzen Ginkana izeneko txapelketa antolatuko du aurten ere herrian. Iaz egin zuten lehendabiziko aldiz, eta 368 herritarrek parte hartu zuten. Antolatzaileen hitzetan «partaidetza handia izateaz gain, giro oso polita sortu zen herrian eta beraz, aurten ere antolatzea pentsatu dugu». Hizkuntzen Ginkana lehiaketaren helburua herriko dendetako, ile-apaindegietako eta tabernetako bezeroen hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzea da. Galderei erantzun Astean behin botatako bi galderei erantzun beharko diete parte hartzaileek. Galderak hizkuntzei buruzkoak izango dira aurten ere. Lehiaketak zortzi asteko iraupena izango du. Lehen bi galderak urriaren 5ean egingo dituzte antolatzaileek, eta azkenak azaroaren 23an. Txartelak astero banatuko dituzte, eta herriko dendetan, ile-apaindegietan eta tabernetan jarriko dituzte. Txartel horietan galderen erantzunak idatzi beharko dira, baita norberaren izena eta telefono zenbakia ere. Galderei erantzun eta txartelak bete ondoren, antolatzaileek jarritako buzoietan sartu beharko dira. Edozeinentzat irekia Lehiaketa irekia da, edonork parte har dezake, bai bakarka eta baita taldeka ere, baina galdera bakoitzari erantzun bakarra eman ahal izango zaio. Irabazleen izenak abenduaren 1ean jakinaraziko dituzte antolatzaileek. Herriko informazio pantailan jarriko dituzte. Lehiaketa irabazten duenak herriko dendetan, ile-apaindegietan eta tabernetan gastatzeko 200 euroko txartela lortuko du. Bigarren egiten duenak, herrian gastatzeko 100 euroko txartela eta hirugarren egiten duenak, herrian gastatzeko 50 [...]

Estitxu Imaz

Kilometroetara autobusa jarri dute Gabiriatik

Igandean Azpeitian egingo den Kilometroak jaialdira joateko autobusa antolatu dute Gabiriako gazteek, edozein herritarri irekia. Ostatuan eta Osinalde elkartean eman behar da izena, orrietan. Bakoitzarena 5 euro da. 09:30ean irtengo da, 20:00etan itzul...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa