2011/10/5

III. Pintxo lehiaketarako izena eman daiteke jada

Buzkantza lehiaketaren harian egingo dute; pintxoek osagai bat izan beharko dute nahitaez: odolkia edo buzkantza.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Leonera lau eguneko irteera antolatu du Goierrik

Leongo Argüellos ekualdera izango da irteera hil honen amaieran, urriaren 22tik 25era, hain zuzen; bertako kareharrizko mendi ederrak ezagutzeko aukera ederra...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Adineko ezinduak dituzten familientzako prestakuntza ikastaroa

Aldundiak martxan duen Sendian programaren baitan antolatu dute ikastaroa; urriaren 18an eta 20an egingo da; parte hartu nahi dutenek izena eman...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zabortegia izango dute hizpide biharko osoko bilkuran

Beasaingo Udalak bihar arratsaldean egingo du oporren ondorengo lehen osoko bilkura. Legealdi hasi zenetik egin ohi den moduan, 19:00etan emango diote hasiera udalbatzari, udaletxeko batzar aretoan. Zazpi gai landuko dituzte eta hiru mozio. Horietatik bi Sasieta zorbortegiarekin eta zaborra biltzeko sistemarekin daude lotuta. Orain bi aste EAJ alderdiak jakinarazi zuen moduan, Sasieta zabortegiaren etorkizunaz galdetzen duen mozioa aurkeztu dute, eta 2007an udalak, Donostiako Udalak, Diputazioak, Hiri Hondakinen Kontsortzioak eta Mankonitateak hartutako akodioa betetzeko eskatzen dute. Mozio honi PSE-EEk aurkeztu duena gehitu zaio. Sozialistek, zabor bilketaren gaia ere landu nahi dute, eta Beasainen «edukiontzi itxien bidezko bilketaren alde» egiteko eskatzen dute, «etxeetan metatutako hiri hondakinak biltzeko metodo onena izanik». Aste honetan hainbat bilera egin dituzte udaleko alderdiek gaia lantzeko, eta bihar emango du alderdi bakoitzak iritzia. Alderdi Popularrak ETA erakundearen aurkako mozioa ere aurkeztuko du bihar. Ordainsariak, eztabaidatzeko Talde politikoen ordainsariak eta korporazioko kideen asistentzien inguruko soldatak ere eztabaida gai izango dira udalbatzan. Legealdiko lehen bilkuran, gobernu taldeak egindako proposamena atzera bota zuten gainerako alderdiek, eta gaia lantzekotan geratu ziren.

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa