Zabortegia izango dute hizpide biharko osoko bilkuran
Beasaingo Udalak bihar arratsaldean egingo du oporren ondorengo lehen osoko bilkura. Legealdi hasi zenetik egin ohi den moduan, 19:00etan emango diote hasiera udalbatzari, udaletxeko batzar aretoan. Zazpi gai landuko dituzte eta hiru mozio. Horietatik bi Sasieta zorbortegiarekin eta zaborra biltzeko sistemarekin daude lotuta. Orain bi aste EAJ alderdiak jakinarazi zuen moduan, Sasieta zabortegiaren etorkizunaz galdetzen duen mozioa aurkeztu dute, eta 2007an udalak, Donostiako Udalak, Diputazioak, Hiri Hondakinen Kontsortzioak eta Mankonitateak hartutako akodioa betetzeko eskatzen dute. Mozio honi PSE-EEk aurkeztu duena gehitu zaio. Sozialistek, zabor bilketaren gaia ere landu nahi dute, eta Beasainen «edukiontzi itxien bidezko bilketaren alde» egiteko eskatzen dute, «etxeetan metatutako hiri hondakinak biltzeko metodo onena izanik». Aste honetan hainbat bilera egin dituzte udaleko alderdiek gaia lantzeko, eta bihar emango du alderdi bakoitzak iritzia. Alderdi Popularrak ETA erakundearen aurkako mozioa ere aurkeztuko du bihar. Ordainsariak, eztabaidatzeko Talde politikoen ordainsariak eta korporazioko kideen asistentzien inguruko soldatak ere eztabaida gai izango dira udalbatzan. Legealdiko lehen bilkuran, gobernu taldeak egindako proposamena atzera bota zuten gainerako alderdiek, eta gaia lantzekotan geratu ziren.
Beasaingo Udalak bihar arratsaldean egingo du oporren ondorengo lehen osoko bilkura. Legealdi hasi zenetik egin ohi den moduan, 19:00etan emango diote hasiera udalbatzari, udaletxeko batzar aretoan. Zazpi gai landuko dituzte eta hiru mozio. Horietatik bi Sasieta zorbortegiarekin eta zaborra biltzeko sistemarekin daude lotuta.
Orain bi aste EAJ alderdiak jakinarazi zuen moduan, Sasieta zabortegiaren etorkizunaz galdetzen duen mozioa aurkeztu dute, eta 2007an udalak, Donostiako Udalak, Diputazioak, Hiri Hondakinen Kontsortzioak eta Mankonitateak hartutako akodioa betetzeko eskatzen dute.
Mozio honi PSE-EEk aurkeztu duena gehitu zaio. Sozialistek, zabor bilketaren gaia ere landu nahi dute, eta Beasainen «edukiontzi itxien bidezko bilketaren alde» egiteko eskatzen dute, «etxeetan metatutako hiri hondakinak biltzeko metodo onena izanik». Aste honetan hainbat bilera egin dituzte udaleko alderdiek gaia lantzeko, eta bihar emango du alderdi bakoitzak iritzia.
Alderdi Popularrak ETA erakundearen aurkako mozioa ere aurkeztuko du bihar.
Ordainsariak, eztabaidatzeko
Talde politikoen ordainsariak eta korporazioko kideen asistentzien inguruko soldatak ere eztabaida gai izango dira udalbatzan. Legealdiko lehen bilkuran, gobernu taldeak egindako proposamena atzera bota zuten gainerako alderdiek, eta gaia lantzekotan geratu ziren.














