Bederatzi talde elkartuko dira Lazkaon igandeko dantzari txiki egunean

Goierriko Dantzari Txiki denboraldiko azkenetako eguna Lazkaon ospatuko dute, igandean, bederatzi taldek. Egun osoko egitaraua prestatu du Oin-Arin dantza taldeak. 10:30ean, plazan elkartu eta hamaiketakoa egingo dute. Herrigunean desfilea egingo dute ...

Goierriko Dantzari Txiki denboraldiko azkenetako eguna Lazkaon ospatuko dute, igandean, bederatzi taldek. Egun osoko egitaraua prestatu du Oin-Arin dantza taldeak. 10:30ean, plazan elkartu eta hamaiketakoa egingo dute. Herrigunean desfilea egingo dute 11:00etatik 13:00etara, bi multzotan. Plazan saio bateratua egingo dute, etxeetan bazkaldu aurretik.
Arratsaldean, 17:30ean, Patxi Perez eta Konpainia taldeak girotuko du erromeria.

Taldeok izango dira:

  • Oin-Arin (Lazkao).
  • Aurtzaka (Beasain).
  • Jakintza (Ordizia).
  • Otsoak (Ataun).
  • Irrintzi (Zumarraga).
  • Goruntz (Gabiria).
  • Eskola (Donostia).
  • Jeikadi (Kanbo).
  • Amaiur (Iruñea).
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa