Artisaualdia egingo dute bihartik igandera, 30 artisauren lanekin
Iazko etenaren ondoren, baina aurreko urteetako ekitaldiek izan duten harrera ikusita, aurten ere Artisauldia azoka egingo dute Ordizian bihartik igandera bitarte. Ordiziako Udalak eta Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Elkarteak antolatu dute azoka, eta guztira Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 30 artisau elkartuko dira hiru egunez Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan. Bihar arratsaldean zabalduko dute azoka 17:00etan, eta asteburuan egun guztian egongo da irekita, 11:00etatik 20:00etara. Artisau produktuak erosteko aukeraz gain, tailerrak, erakustaldiak, proiekzioak eta erakusketak ere izango dira. Koki Hernandez ordiziarra, Ataungo Maduixakoak eta Pedro Castelo lazkaotarra izango dira Goierriko ordezkariak azokan. Artilea lanabes hartuta Ardo eta gazta azokarekin eta Ordiziako Txapeldun gazta txapelketarekin batera izango da aurten Artisaualdia, eta hori dela eta, Ardia eta artisautza izango da topaketaren aurtengo gaia. Hala, artilearekin galtzerdiak egingo dituzte, irutea nola egiten ere erakutsiko dute, eta Karlos Irazu Larraulgo eskulturgileak azokaren gaiarekin zerikusia duen eskultura bat ere egingo du azokan.
Iazko etenaren ondoren, baina aurreko urteetako ekitaldiek izan duten harrera ikusita, aurten ere Artisauldia azoka egingo dute Ordizian bihartik igandera bitarte. Ordiziako Udalak eta Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Elkarteak antolatu dute azoka, eta guztira Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 30 artisau elkartuko dira hiru egunez Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan.
Bihar arratsaldean zabalduko dute azoka 17:00etan, eta asteburuan egun guztian egongo da irekita, 11:00etatik 20:00etara. Artisau produktuak erosteko aukeraz gain, tailerrak, erakustaldiak, proiekzioak eta erakusketak ere izango dira. Koki Hernandez ordiziarra, Ataungo Maduixakoak eta Pedro Castelo lazkaotarra izango dira Goierriko ordezkariak azokan.
Artilea lanabes hartuta
Ardo eta gazta azokarekin eta Ordiziako Txapeldun gazta txapelketarekin batera izango da aurten Artisaualdia, eta hori dela eta, Ardia eta artisautza izango da topaketaren aurtengo gaia. Hala, artilearekin galtzerdiak egingo dituzte, irutea nola egiten ere erakutsiko dute, eta Karlos Irazu Larraulgo eskulturgileak azokaren gaiarekin zerikusia duen eskultura bat ere egingo du azokan.














