Astaputz, harro eta huts
Domingo Lasa Olaberriko Iriarte baserrikoa azaldu zen 09:30ak aldera,saski bete astaputz zuela. Hamar kontatu genizkion zein baino zein ikusgarriagoak. Handienak 84 zentimetro goitik behera eta 91 zabaleroko perimetroa zuen, arina pisuz. Etxe inguruan bezperan jasotakoak omen ziren. Jangarriak direla eta ea probatu ote zituen galdetuta «bai, atzo jan nituen, lehorra zegoen eta olio asko behar zuen» azaldu du. «Ur piskat ere bota nion tomate eta piperrekin nahastuta jan nuen. Txarra ez da besterik ez dagoenean». Ondoan entzun genuen «gure baratzean handiagoak ere ateratzen dira», Beasain mendian alegia, ez da hain arraroa izango nonbait, baina oso deigarria zela ezin ukatu. Aldiz, Physalis tomateak, txikiak eta finak, baina horiek ere, Zurutuza ahizpen postutik pasatzerakoan, arreta pizten zuten bezeroengan. «Kapritxoz iaz erosi nuen lehen landarea sindikatuan eta aurten etxean ekarri ditugu hazitik», kontatu zigun Maitek. Faroltxo baten barneko bonbillatxoa irudika genezake, horrelakoa da jaten den fruitua, Peruko tomatea ere esaten zaio. Bestalde Amaia Alkorta kalbariokoak kaskade izeneko udare berria ekarri zuen 2 euroan kiloa. Hernaniko lehen errezil sagarrak salgai ziren 3 eta 4 euro artean kiloa. Horietxek hartzen zuten Lasaren postuan toki nabarmena, onddo eta perretxikuak toki txikian sartzeko adineko kopuruan zirelako. Aspaldiko partez, arkumeak salgai Azkenak uztaileko lehen ferian saldu ziren Ordizian. [...]

Astoputz bikainak eskuz esku zebilzkiten biltzaileak Domingo Lasak, Mikel Lasa eta lankide izaten duen Joxe tolosarrak.
Domingo Lasa Olaberriko Iriarte baserrikoa azaldu zen 09:30ak aldera,saski bete astaputz zuela. Hamar kontatu genizkion zein baino zein ikusgarriagoak. Handienak 84 zentimetro goitik behera eta 91 zabaleroko perimetroa zuen, arina pisuz. Etxe inguruan bezperan jasotakoak omen ziren. Jangarriak direla eta ea probatu ote zituen galdetuta «bai, atzo jan nituen, lehorra zegoen eta olio asko behar zuen» azaldu du. «Ur piskat ere bota nion tomate eta piperrekin nahastuta jan nuen. Txarra ez da besterik ez dagoenean». Ondoan entzun genuen «gure baratzean handiagoak ere ateratzen dira», Beasain mendian alegia, ez da hain arraroa izango nonbait, baina oso deigarria zela ezin ukatu.
Aldiz, Physalis tomateak, txikiak eta finak, baina horiek ere, Zurutuza ahizpen postutik pasatzerakoan, arreta pizten zuten bezeroengan. «Kapritxoz iaz erosi nuen lehen landarea sindikatuan eta aurten etxean ekarri ditugu hazitik», kontatu zigun Maitek. Faroltxo baten barneko bonbillatxoa irudika genezake, horrelakoa da jaten den fruitua, Peruko tomatea ere esaten zaio.
Bestalde Amaia Alkorta kalbariokoak kaskade izeneko udare berria ekarri zuen 2 euroan kiloa. Hernaniko lehen errezil sagarrak salgai ziren 3 eta 4 euro artean kiloa. Horietxek hartzen zuten Lasaren postuan toki nabarmena, onddo eta perretxikuak toki txikian sartzeko adineko kopuruan zirelako.
Aspaldiko partez, arkumeak salgai
Azkenak uztaileko lehen ferian saldu ziren Ordizian. Urria hasi orduko ekarri dituzte denboraldi honetako lehen hiru buruak (4,20 euroan kiloa).
Lorezaleak neguari begira.jarri dira ia, geroz eta loratuago daude eta aukera zabaltzen ari da. Datorren astean horiei buruzko hainbat berri izango dugu. Gogora ekarri bestalde, asteartean egingo dela feria, urriaren 11an, alegia, hilaren 12a jai eguna delako.














