
Ataungo Odol Emaile Elkarteak zuzenketa egin du herrian barrena zabaldutako emanaldien datetan. Hurrengo hitzordua hilaren 10ean izango zela iragarri arren, ez da orduan: urriaren 24an, astelehena, eman ahalko da odola Ataunen. Lekua eta ordua, berak: ...

›Azaroaren 20an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeak direla eta, Lazkaon jende aurrean erakusgai jarri dute hautesleen errolda. Urriaren 10era arte egongo da zerrenda, udaletxean. Leudekeen akatsak edo aldaketak zuzentzeko eskatzeko auk...

Legazpi ZineKlubak ‘Arriya’ filmaren bi emanaldi egingo ditu asteburuan. Lehena bihar gauean egingo dute, 22:15ean, eta bigarrena igande arratsaldean, 19:00etan. Fitxa teknikoa Filma: Arriya. Zuzendaria eta gidoia: Alberto Gorritiberea. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2011. Iraupena: 100 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Iban Garate (Peru), Sara Casasnovas (Jone), Begoña Maestre (Maria), Ramon Agirre (Antxon), Iñake Irastorza (Maritxu), Kandido Uranga (Paco), Joseba Apaolaza (Sabino). Produkzio exekutiboa: Jose Maria Lara. Musika: Bingen Mendizabal. Argazkia: Gaizka Bourgeaud. Muntaketa: Julia Juániz. Zuzendari artistikoa: Satur Idarreta. Jantziak: Saioa Lara. Banatzailea: Alokatu. Istorioa Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka. Arriya filma gure denborari, gure herriari, emandako begiratua da; iraganean, taldean, oroitzapenaren hasieratik azpian dagoen harri astun batean gogortuta dagoen orainak esperantzari egiten dio keinua. Maria Peruren atzetik doa korrika herrian zehar, bidean erori zaion txapela emateko asmoarekin. Peruren eta Mariaren familiak haserre daude bata bestearekin eta herriaren eta bertako biztanleen bilakaera bereganatu duen liskarrean murgilduta daude. Mandoa, zaldia,…. Eta harri bat; harria. Historiaren hari gidaria herri baten berezko kultura da; kasu honetan, harria. Norberak, bizitzan [...]


Alize Mendizabal organo jolea eta Donostiako orfeoi txikiak eskeiniko dute kontzertua, Andre Mari Jasokundearen elizan, 20:00etatik aurrera.

Urriaren 10era arte izango da, erreklamazioak egiteko aukera irekita; zerrendak Udaleko harrera bulegoan daude ikusgai.

Domingo Lasa Olaberriko Iriarte baserrikoa azaldu zen 09:30ak aldera,saski bete astaputz zuela. Hamar kontatu genizkion zein baino zein ikusgarriagoak. Handienak 84 zentimetro goitik behera eta 91 zabaleroko perimetroa zuen, arina pisuz. Etxe inguruan bezperan jasotakoak omen ziren. Jangarriak direla eta ea probatu ote zituen galdetuta «bai, atzo jan nituen, lehorra zegoen eta olio asko behar zuen» azaldu du. «Ur piskat ere bota nion tomate eta piperrekin nahastuta jan nuen. Txarra ez da besterik ez dagoenean». Ondoan entzun genuen «gure baratzean handiagoak ere ateratzen dira», Beasain mendian alegia, ez da hain arraroa izango nonbait, baina oso deigarria zela ezin ukatu. Aldiz, Physalis tomateak, txikiak eta finak, baina horiek ere, Zurutuza ahizpen postutik pasatzerakoan, arreta pizten zuten bezeroengan. «Kapritxoz iaz erosi nuen lehen landarea sindikatuan eta aurten etxean ekarri ditugu hazitik», kontatu zigun Maitek. Faroltxo baten barneko bonbillatxoa irudika genezake, horrelakoa da jaten den fruitua, Peruko tomatea ere esaten zaio. Bestalde Amaia Alkorta kalbariokoak kaskade izeneko udare berria ekarri zuen 2 euroan kiloa. Hernaniko lehen errezil sagarrak salgai ziren 3 eta 4 euro artean kiloa. Horietxek hartzen zuten Lasaren postuan toki nabarmena, onddo eta perretxikuak toki txikian sartzeko adineko kopuruan zirelako. Aspaldiko partez, arkumeak salgai Azkenak uztaileko lehen ferian saldu ziren Ordizian. [...]

Iazko etenaren ondoren, baina aurreko urteetako ekitaldiek izan duten harrera ikusita, aurten ere Artisauldia azoka egingo dute Ordizian bihartik igandera bitarte. Ordiziako Udalak eta Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Elkarteak antolatu dute azoka, eta guztira Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 30 artisau elkartuko dira hiru egunez Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan. Bihar arratsaldean zabalduko dute azoka 17:00etan, eta asteburuan egun guztian egongo da irekita, 11:00etatik 20:00etara. Artisau produktuak erosteko aukeraz gain, tailerrak, erakustaldiak, proiekzioak eta erakusketak ere izango dira. Koki Hernandez ordiziarra, Ataungo Maduixakoak eta Pedro Castelo lazkaotarra izango dira Goierriko ordezkariak azokan. Artilea lanabes hartuta Ardo eta gazta azokarekin eta Ordiziako Txapeldun gazta txapelketarekin batera izango da aurten Artisaualdia, eta hori dela eta, Ardia eta artisautza izango da topaketaren aurtengo gaia. Hala, artilearekin galtzerdiak egingo dituzte, irutea nola egiten ere erakutsiko dute, eta Karlos Irazu Larraulgo eskulturgileak azokaren gaiarekin zerikusia duen eskultura bat ere egingo du azokan.