Larunbat arratsaldean izango Urretxu-Zumarragako herri duatloia

Parte-hartze handia espero dute antolatzaileek

Urretxu-Zumarragako herri duatloia datorren larunbatean izango da, Urola triatloi taldeak antolatuta. 16:00etan hasiko da Areizaga-Kalebarren plazan. Kirolariek 3 kilometro korrika, 17 bizikletan eta beste 1,5 kilometro korrika bete beharko dituzte. Izen-emateak hamar euro balio ditu, federatu zein federatu gabeentzat. Internet bidez eman behar da izena, urolatriatloia.org webgunean. Ibilbideari dagokionez, korrikaldia Urretxu eta Zumarraga artean egingo dute, ibilbide berdina bi aldiz errepikatuz. Bizikleta hartu, eta ibilbide laua egingo dute Legazpiraino, Motxorroko bidegurutzean buelta eman eta Urretxurantz egingo dutelarik.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa