
Ordiziako Gaztelekuan asteburuetan lan egiteko hezitzaile mutilezkoa behar dute. Informazio gehiagorako hitzaro@gmail.com helbidera idatz daiteke edo 646 00 56 49 zenbakira deitu. Gaztelekua asteburuetan egoten da irekita.

Larunbatean aukeratuko dute aurtengo Odolkiaren Erregea zein izango den, orduan egingo baitute Beasaingo Odolkiaren Lehiaketa. Beasaingo odolkiak badu zerbait berezia, eta irabazleak odolkigile onenaren titulua erakusteko aukera izango du urte guztian zehar. Martin Urkiola kofradiako lehendakariak azaldu ditu odolkien sekretuak eta txapelketaren nondik-norakoak. Zer du horren berezia Beasaingo Odolkiak, beste odolkiek ez dutena? Goierri mailan, eta batez ere Beasainen, odolkiari garrantzia handia eman izan zaio beti, eta sekretua egiteko moduan dago, ekoizleek goxotasun handiarekin egiten dituztelako. Gainera, kofradia lehiaketa antolatzen hasi zenetik, urtez urte, zehazten joan gara Beasaingo odolkia nolakoa izan behar den, eta urteekin hobetzen joan da produktua. Orain 27 urteko odolkiak ez ziren oraingoak bezalakoak, zati handiak zituzten barruan, eta orain horrelako ezer ez da gertatzen, osagaiak ikusi egiten dira, baina oso zati txikitan. Odolkiari beste tratamendu bat ematen zaio. Nik uste dut produktu baten inguruan lehiaketa egiten denean, ekoizleak beti gehiago saiatzen direla, eta horrek produktua bera hobetzen du. Zein osagai eduki behar ditu Beasaingo odolkiak? Beasaingo odolkiaren osagaiak derrigor txerriaren gantza eta odola, porrua eta tipula izan behar ditu, eta gero ekoizle bakoitzaren esku geratzen da zein espezie erabili: anisa, kanela, oreganoa, perrexila… Ekoizle bakoitzak bere sekretua du, baina lau osagai horiek izatea derrigorrezkoa da lehiaketan [...]


Ordiziako Udalak Hiri seguruaren mapa proiektua jarri du abian emakumeek (heldu, gazte, elbarritasunen bat dutenak…) segurtasunik gabekotzat jotzen dituzten herriko tokiak zeintzuk diren zehazteko. Horretarako bi tailer antolatu dituzte, hilaren ...


Bihar arratsaldean odola emateko aukera izango da Legazpin. Gipuzkoako Odol Emaileak 18:00etatik 20:00etara Gizarte Zentroan izango dira eta 18 urtetik gorako herritar guztiei zabaldu diete odola ematera joateko deia.

Antioko Interpretazio Zentroan erabiliko duten energia lur azpitik ateratakoa izango da. Eraikinaren azpian, lur barrura doazen 29 putzu zulatu dituzte.

Legorretako Udalbatzak gaur zortzi onartu zuen 2012rako udal tasen eta zergen ordenantza. Orokorrean, KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen portzentajea —%3, abuztuko erreferentzia— igoko dira datorren urtean tasa gehienak. Zaborraren eta uraren kasuan altuagoa izango da igoera, %8koa eta %7,8koa, hurrenez hurren, Sasieta Mankomunitateak eta Gipuzkoako Urakek udalari ezarriko dion hazkundea adina. Krisi egoerarekin «kontziente» eta «beharrik handiena dutenak kontuan hartuta» igo ditu udalak zergak. «Erantzukizunetik aurre egin diogula baiezta genezake. Bi helburu bete nahi ditugu: 2012ko aurrekontuan gastu arruntei eta inbertsio batzuei ziurtasuna eta iraunkortasuna ematea, batetik; eta, bestetik, beharrik gehiena duten herritarrei elkartasuna adieraztea», dio udalak oharrean. Ordenantza fiskal «arduratsuak» hobari berria du. Familiako kide guztien artean lanbide arteko gutxieneko soldatara (hileko 641,40 euro) iristen ez direnei exentzioa aplikatuko zaie. Etxearen kontribuzioa, eta zaborraren eta uraren tasak ez zaizkie kobratuko horiei, «garai gogor hauetan okerren pasatzen ari direnei laguntza» emateko. Ura eta zaborra, gehiago hazi Udalak zerga gehienei jarri dien %3ko igoeratik aparte geratzen dira ura eta zaborra. Urarekin 2011n udalak 27.085,69 euroko defizita izango duela aurreratu du, Gipuzkoako Urakek metro kuboko udalari kobratzen dion kuotaren eta zergekin herritarrei kobratzen zaienaren arteko desfaseagatik. 2012an familiako 10,72 euro da igoera (%7,8). Zaborrarekin galera 25.852,56 euroan zenbatu du, «%51,28ko defizita». Datorren urteko [...]

9:00etatik 12:00etara: pilotalekutik Urgainberriko eremuan: Herriko abereen lehiaketa: behiak, behorrak, ardiak (ardi eta ahari bateko taldea), bildotsak (5 urruza eta ahari bateko taldea). 9:00etatik 14:00etara: Aitxuri Herri eskolako patioan eta K...


Igandean, urriak 30, jubilatuen eguna egin zuten Ezkio-Itsason. 12:00etan meza izan zen Santa Lutzi-Anduagan. Ondoren, Goruntz dantza taldeak saioa egin zuen, eta 14:00etan jubilatuak Mandubiko Bentara joan ziren bazkaltzera. Guztira 53 lagun elkartu ziren. Jubilatuez gain, bertan ziren Tomas Etxaniz Ezkio-Itsasoko alkatea eta Lurdes Lasa zinegotzia ere. Bazkal ondoren, opariak banatu zituzten. Giro polita sortu zen bertan. 18:00etan autobusa joan zitzaien bila, eta etxera itzuli ziren guztiak.

Datorren astelehenetik (azaroak 7) igandera bitartean, Mendi Astea egingo dute ormaiztegiarrek, Ormaiztegiko Kirol Elkarteko Mendi Sailak bertako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Urtero bezala, aste barruan mendizale desberdinen ikus-entzunezkoez...


Asteburuan Bertsolari filma ikusteko aukera eskainiko dute Legazpin. Bihar proiektatuko dute, 19:30ean eta 22:15ean Latxartegi aretoan. Bertso Olariek antolatu dute emanaldia, Zine Klubaren laguntzaz, eta azaldu dutenez, Asier Altuna zuzendaria er...

Idiazabal gaztaren jatorriko gaztagileek goi mailan eusten diote esnekiaren ospeari. Euskal Herriko gazta txapelketa da lekuko. Gasteizen jokatu zen, larunbatean, eta lehendabiziko bi postuetan goierritarrak sailkatu dira. Txapela Eli Gorrotxategi beas...