Erlijio monoteistak aztertuko dituzte Gueskek, Zumarragan antolatutako ikastaroan
Urola Garaiko Gueske elkarteak antolatuta, azaroan erlijio monoteistei buruzko ikastaroa egingo dute, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean. Azaroaren 9an, 16an, 17an eta 23an izango da. Jose Luis Domingo irakaslea erlijioen hastapenetatik, komunean dutena aztertuko du, eta judaismoan, kristautasunean eta islamismoan arreta jarriko du, bereziki.














