Feria, ikasgai gune bihurtuta
Garai honetan hasten dira oliba edo azeitunak biltzen. Euskal Herria, berez, ez da olibondo lekua. Prestatukoak jateko ohitura handia baldin badago, hain frutu mikatza nola bihurtu gozo eta jangarri jakitea arraroa da. Bi bezerok aurrez aurre topo egin dute Ordiziako Juani Lopezen eta iloba Teo Muñozen postuan, bakoitzak bere esperiantziaren berri emanez, tokian tokiko ezagutzaren garrantziaz jabetzeko moduan. Zaldibiako Maitek, emandako irakasgai guztiak ustez ondo segituta ere ez omen zuen lortu azeitunak puntu onean jartzea. Aldiz, entzuten ari zen Badajozeko (Extremadura, Espainia) Valle de la Serenako Doloresek urtero jaten ditu berak prestatutakoak, gozo asko. «Lehenbizi ura hartu eta gau batean utzi kloroak alde egin dezan; ur hori gatzatu eta hiruzpalau egunetan eduki beratzen, ordun ura aldatu, eta berriz ere gauza bera, erabat gozatzen diren arte. Probatuz jakiten da noiz dauden puntuan. Ondoren gustoko osagaiak bota, espeziak, baratzuria, nahi dena». Bi euroan kiloa salgai dira. Bost eta sei euro artean kiloko prezioa dute prestatukoek, eta hauek askoz kopuru handiagoan saltzen dira, inongo zalantzarik gabe. Mota asko daude aukeran: Mantzanila berdea, beltza eta machada delakoa dira estimatuenak. Aparte, barranqueña, rajada, campo real edo Badajoz izenekoak eta abar. Postu bakarrean saltzen dituzte Ordizian, bezeroek badakite, eta atzo bertan, datorren asterako 15 kiloko eskaria [...]
Garai honetan hasten dira oliba edo azeitunak biltzen. Euskal Herria, berez, ez da olibondo lekua. Prestatukoak jateko ohitura handia baldin badago, hain frutu mikatza nola bihurtu gozo eta jangarri jakitea arraroa da. Bi bezerok aurrez aurre topo egin dute Ordiziako Juani Lopezen eta iloba Teo Muñozen postuan, bakoitzak bere esperiantziaren berri emanez, tokian tokiko ezagutzaren garrantziaz jabetzeko moduan. Zaldibiako Maitek, emandako irakasgai guztiak ustez ondo segituta ere ez omen zuen lortu azeitunak puntu onean jartzea. Aldiz, entzuten ari zen Badajozeko (Extremadura, Espainia) Valle de la Serenako Doloresek urtero jaten ditu berak prestatutakoak, gozo asko. «Lehenbizi ura hartu eta gau batean utzi kloroak alde egin dezan; ur hori gatzatu eta hiruzpalau egunetan eduki beratzen, ordun ura aldatu, eta berriz ere gauza bera, erabat gozatzen diren arte. Probatuz jakiten da noiz dauden puntuan. Ondoren gustoko osagaiak bota, espeziak, baratzuria, nahi dena». Bi euroan kiloa salgai dira. Bost eta sei euro artean kiloko prezioa dute prestatukoek, eta hauek askoz kopuru handiagoan saltzen dira, inongo zalantzarik gabe. Mota asko daude aukeran: Mantzanila berdea, beltza eta machada delakoa dira estimatuenak. Aparte, barranqueña, rajada, campo real edo Badajoz izenekoak eta abar. Postu bakarrean saltzen dituzte Ordizian, bezeroek badakite, eta atzo bertan, datorren asterako 15 kiloko eskaria egin zuen bezero batek.
Orburuak, usoak eta onddoak
Bestalde, Tuterako Orburua hasi da, ohitura segituz. Dozenako salgai jarri zuten atzo, dozena bakoitza 6,90 euroan.
Uso pasea nabarmena izan omen da tokika eta ondorioz uso asko ikus zitezkeen Lasaren postuan, eta joan zen astean baino euro bat merkeago zituen salgai. Onddoak hasi direneko kontua ere bazebilen, eta muestra gisa, aspaldiko hemengoen kopururik handiena zen atzo; 16 bat kilo, 25 eta 35 euro artean. Gibel urdinek eta esne gorriek osatzen zuten hemengoen eskaintza.













