Spanish Brass Luur Metal boskoteak irekiko du bihar Barroko Aireren 26. zikloa
Spanish Brass Luur Metal boskote espainiarrak emango dio hasiera bihar Barroko Aire. Musika Barrokoaren Egunak zikloaren 26. ekitaldiari. Ohiko egitura izango du aurten ere musika barrokoaren arloan sona handia lortu duen jaialdiak: lau emanaldi Ordiziako Andre Mari elizan izango dira –biharkoa ostiralez da, baina gainontzeko hirurak larunbatean– eta bosgarrena eta azkena Ataungo San Martin elizan, hilaren 27an, igandearekin. Ordiziako saio guztiak 20:00etan dira. Spanish Brass Luur Metal eskarmentudun taldea da musika barrokoaren munduan. Biharko kontzertuan errepertorio barrokoaren soinu ezagunenetakoak joko dituzte; besteak beste, Haendelen Saba erreginaren sarrera eta Ur musikaren suitea, edota Johann Sebastian Bachen Toccata eta fuga re minorrean musika lan ezaguna. Sendotuz doan musika zikloa Hurrengo lau emanaldietan Euskal Herriko interpretatzaile gorenetako batzuk bilduko dira Ordizian eta Ataunen. Hilaren 12an Arimaz ganbara orkestra eta Santa Zezilia abesbatza (Kepa Martinez de Alberdi zuzendari dutela); hilaren 19an Kanthoria hirukotea; hilaren 26an Easo eskolania; eta hilaren 27an Alizia Mendizabal organo-jotzailea. Zikloaren antolatzaileak «gustura» daude aurtengorako osatu duten programarekin. «Apaltasunez sortu zen musika zikloa, enbarazurik egin nahi gabe, ia-ia zaratarik egin gabe, baina bide emankorra egin du eta sendotu egin da, Gipuzkoako lehen mailako erreferentzia bihurtuz». Patxi Garmendia ordiziar historialariaren arabera, musika barrokoak «sentiberatasuna jokoan jartzera» gonbidatzen du entzulea.
Spanish Brass Luur Metal boskote espainiarrak emango dio hasiera bihar Barroko Aire. Musika Barrokoaren Egunak zikloaren 26. ekitaldiari. Ohiko egitura izango du aurten ere musika barrokoaren arloan sona handia lortu duen jaialdiak: lau emanaldi Ordiziako Andre Mari elizan izango dira –biharkoa ostiralez da, baina gainontzeko hirurak larunbatean– eta bosgarrena eta azkena Ataungo San Martin elizan, hilaren 27an, igandearekin. Ordiziako saio guztiak 20:00etan dira.
Spanish Brass Luur Metal eskarmentudun taldea da musika barrokoaren munduan. Biharko kontzertuan errepertorio barrokoaren soinu ezagunenetakoak joko dituzte; besteak beste, Haendelen Saba erreginaren sarrera eta Ur musikaren suitea, edota Johann Sebastian Bachen Toccata eta fuga re minorrean musika lan ezaguna.
Sendotuz doan musika zikloa
Hurrengo lau emanaldietan Euskal Herriko interpretatzaile gorenetako batzuk bilduko dira Ordizian eta Ataunen. Hilaren 12an Arimaz ganbara orkestra eta Santa Zezilia abesbatza (Kepa Martinez de Alberdi zuzendari dutela); hilaren 19an Kanthoria hirukotea; hilaren 26an Easo eskolania; eta hilaren 27an Alizia Mendizabal organo-jotzailea.
Zikloaren antolatzaileak «gustura» daude aurtengorako osatu duten programarekin. «Apaltasunez sortu zen musika zikloa, enbarazurik egin nahi gabe, ia-ia zaratarik egin gabe, baina bide emankorra egin du eta sendotu egin da, Gipuzkoako lehen mailako erreferentzia bihurtuz». Patxi Garmendia ordiziar historialariaren arabera, musika barrokoak «sentiberatasuna jokoan jartzera» gonbidatzen du entzulea.














