Legorretako haurrek aitona-amonak eskolan bisitan izan dituzte
Legorretako Ugaro herri eskolan kultur astea ospatu zuten, aurreko astean, herrian bezalaxe. Oinarrizko gaia berbera izan dute, gainera: elkartasuna. Ekimen nabarmenetakoa adineko legorretarrek eskolara egin duten bisita izan da. «Asteazken goizean, H...
Legorretako Ugaro herri eskolan kultur astea ospatu zuten, aurreko astean, herrian bezalaxe. Oinarrizko gaia berbera izan dute, gainera: elkartasuna. Ekimen nabarmenetakoa adineko legorretarrek eskolara egin duten bisita izan da.
«Asteazken goizean, Haur Hezkuntzako ikasleria eta beraien aitona-amonak jolasean aritu ziren ikastetxean. Poza eta atsegina suspertu zituen bisitak. Partaidetza aparta izan zen, 30 aitona-amona bertaratu ziren. Belaunaldiak elkarrengana gerturatzeko egindako lanak bere uzta eman duela esan behar, adin ezberdinekoen errespetuan eta ezagutzan sakondu nahian», dio Ugaroko zuzendari Iñaki Mezquitak.
Bestetik, Xabier Lizaso piano-jotzailea ere ikastetxean izan zen, emanaldia egiteko. Ostiralean, Onceko ordezkariek ezinduen ikuspegia azaldu zieten haurrei.
Herri mailan izandako kultur asteari dagokionez, film laburren laugarren lehiaketa Ezer ez da festa kuadrillak irabazi du. Aitzol Aramaio zinemagile zenari omenaldia egin zioten sari ematean.












