Lokiz mendizerrara irteera egingo dute 13an, hiru gailur igotzeko

Goierrike.net/mendia webgunetik hartutako irudia

Goierri elkarteko mendi sailak Lokiz mendizerrako parke naturalera irteera egingo du azaroaren 13an. Hiru gailur zeharkatuko dituzte Nafarroa eta Araba arteko bidean. Txango honetan, Lokiz mendizerrako mendebaleko gunea zeharkatuz eta «zerumuga zabaleko» mendi lerro bat jarraituz Kanpezuko Kontrasta eta Urbisu herriak batuko dituzte bidean. Ibilbidean Kontrastatik Otzamendiko gailurrera (1255 m) joango dira, handik Arnabara (1248 m) eta Perriainera (1121 m), Urbisura jaitsi aurretik. Irteera 13an, larunbata, egingo dute. 7:00etan abiatuko dira Goierri elkartearen paretik. Antolatzaileen esanetan, «pagadiz, hariztiz eta harkaitzez osatutako inguruak aberastasun paisajistiko eta ekologikoa ematen dio» ibilbideak zeharkatuko duen inguruari. Bistak ere aipatu dituzte: «Aizkorri, Anboto, Gorbea, Demanda, Joar, Kantauri…» mendiak eta mendizerrak ikusten baitira Kontrasta eta Urbisu artetik. Izena eman nahi duenak Goierri elkartearen egoitzan du horretarako aukera. Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 15. Informazio gehiago nahi duenak goierrike.net/mendia webgunean lor dezake edota 943720567 telefono zenbakira hots eginda.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa