‘XL Town’ euskarazko antzerkia aurkeztuko dute bihar, Zelai Arizti aretoan

Antzezlanaren irudia

Antzerki Denboraldiaren azken txanpan, bihar XL Town antzezlana aurkeztuko du Pikor taldeak, Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:30ean. XL Town lana mendebaldeko kontsumo ohituren eta marka handien jarduera harrapakariaren inguruko tragikomedia da. Aintzane Crujeiras, Miren Gaztañaga, Jon Koldo Vázquez eta Pako Revueltasek egingo dituzte aktore lanak. Zuzendaritza artistikoa Elena Bezanillaren eta Javier Parraren esku dago. Jokin Oregi da antzezlan honen gidoiaren egilea. Sarrerak 10 eurotan salduko dituzte. Bihar goizean, 11:30tik 13:30ra zabalduko dute Zelai Arizti aretoko lehiatila. Gauean, antzezlana hasi aurretik ere, sarrerak erosteko aukera egongo da, 22:00etatik 22:30ra.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa