Ampo Ordizia irabazle, azken momentuan
Ampo Ordiziak garaipen gogoangarria lortu du gaur Altamiran, La Vila iazko txapeldunari 18 eta 16 irabazita. Gogoangarria izan da, Krollek partidaren hondarrean hagetara asmatu duelako. Izan ere, Alacantekoak aurretik izan dira partida guztian. Partida...
Ampo Ordiziak garaipen gogoangarria lortu du gaur Altamiran, La Vila iazko txapeldunari 18 eta 16 irabazita. Gogoangarria izan da, Krollek partidaren hondarrean hagetara asmatu duelako. Izan ere, Alacantekoak aurretik izan dira partida guztian. Partida hasi eta berehala zigor kolpea sartu dute (0-3), eta 20. minutuan beste bat (0-6). Giro okerra zegoen gaur jokorako, euria eta haizea etsai, eta joko handirik ezin izan dute erakutsi. Baina La Vilakoek beste zigor kolpe bat eta entsegu eta transformazioa lortu dituzte 30. minuturako, eta partida itsusi jarri da goierritarrentzat (0-16). Grina atera dute orduan Axio Arañaren mutilek, eta zigor kolpe bat eta entsegua lortu dituzte atsedenaldira joan aurretik, markagailua txukunduz (8-16).
Bigarren zatia tankera berekoa izan da, eta Ampo Ordizia izan da nagusi zelaian. 60. minutuan entsegua eta transformazioa lortu dituzte, eta markagailua puri-purian utzi dute La Vilakoen alde (15-16). Eta partida bukatzear zela, Krollek asmatu egin du hagetara, eta lau puntuak etxean geratu dira (18-16).












