Egur Sportek Joxe Ugarteburu aizkolariari omenaldia egingo dio igandean, Leaburun
Egur Sportek omenaldia egingo dio Ezkio-Itsasoko Joxe Ugarteburu aizkolariari igandean, azaroak 13. Omenaldia 11:30etatik aurrera izango da Leaburun, Diva S.A.T. pentsu fabrikak pabiloiak dituen lekuan. Omenaldi hori egiteko Diva S.A.T.ren, Ipar Kutxaren eta Euskaltelen laguntza jaso du Egur Sportek. Bi zati izango ditu eta EiTBk emango du azaroaren 13an eta 20an. Lehendabiziko zatian, Aizkolari Beteranoen Euskaltel Garaikurra Txapelketa egingo dute. 12 bikotek parte hartuko dute, eta bikote bakoitzeko parte hartzaileen adinaren batura 110 urtetik gorakoa izango da. Txapelketa horretan Joxe Ugarteburuk berak parte hartuko du Arria II.narekin batera. Bigarren zatian, bakarkako Euskaltel Garaikurra txapelketa egingo dute. Norgehiagoka horretan, egungo aizkolariek parte hartuko dute, Ugartebururekin lotura izan duten beste zenbait aizkolarirekin batera. Guztira 20 parte hartzaile izango dira. Lehendabiziko zein bigarren zatian harrijasotzaileek ere parte hartuko dute, besteak beste, Perurenak, Izetak, Goenatxok eta Zelaik. Herri bazkaria Omenaldiari bukaera emateko herri bazkaria egingo dute Usabal sagardotegian. Astiazaran aita-alabak trikitilariak bertan izango dira giroa alaitzen.
Egur Sportek omenaldia egingo dio Ezkio-Itsasoko Joxe Ugarteburu aizkolariari igandean, azaroak 13. Omenaldia 11:30etatik aurrera izango da Leaburun, Diva S.A.T. pentsu fabrikak pabiloiak dituen lekuan. Omenaldi hori egiteko Diva S.A.T.ren, Ipar Kutxaren eta Euskaltelen laguntza jaso du Egur Sportek. Bi zati izango ditu eta EiTBk emango du azaroaren 13an eta 20an.
Lehendabiziko zatian, Aizkolari Beteranoen Euskaltel Garaikurra Txapelketa egingo dute. 12 bikotek parte hartuko dute, eta bikote bakoitzeko parte hartzaileen adinaren batura 110 urtetik gorakoa izango da. Txapelketa horretan Joxe Ugarteburuk berak parte hartuko du Arria II.narekin batera.
Bigarren zatian, bakarkako Euskaltel Garaikurra txapelketa egingo dute. Norgehiagoka horretan, egungo aizkolariek parte hartuko dute, Ugartebururekin lotura izan duten beste zenbait aizkolarirekin batera. Guztira 20 parte hartzaile izango dira.
Lehendabiziko zein bigarren zatian harrijasotzaileek ere parte hartuko dute, besteak beste, Perurenak, Izetak, Goenatxok eta Zelaik.
Herri bazkaria
Omenaldiari bukaera emateko herri bazkaria egingo dute Usabal sagardotegian. Astiazaran aita-alabak trikitilariak bertan izango dira giroa alaitzen.