Eguraldia, lagun diztiratsu hori
Botatako euria hizpide eta gogoan, oparitzat hartua izan zen atzoko eguraldia. Gustagarria erosketak kanpoan postuz postu egiteko eta non aukeratua hain da zabala, aitzakirik ez atzoko ferian. Produktu berrietan erreparatuz, artoa: arto opilak, jateko prest salgai zituen Patxi Atienzak negua hurbildu ahala urteroko ohiturari eutsiz, 6,5 euro/ kiloko proportzioan eta arto irina ere bai 2,5 euroan kiloa. Postu berean baba txiki berria ere eros daiteke: «Jendea eske genuen, badira bai zaleak eta kosta zaigu lortzea. Frantsesa da hau, askoz suabegoa da, eta Gipuzkoako ferietan hau da batez ere saltzen dena. Nafarra zen lehen nagusi, baina galtzen ari da, eta gainera azal gogorragoa duenez, eta gustu fuerteagoa, jendeak hau nahiago du», argitu zigun Patxi Atienzak. Udaberriko zizak: arreta gune nagusi bihurtu ohi dira urteko lehenak eta baita atzo ere. Itsasoko Joxe Mari Maiorak bildutako 200 gramo (10 ziza) izan dira aurtengo lehenak. 150 euro kiloko prezioa markatu dute. Gainerakoan, onddo faltan –oso gutxi atzo ere– esne gorri edo nikalo urtea dela esan daiteke, 50 bat kilo atzo postu ezberdinetan. Jendeak errezeta ugari ematen ditu honen inguruan: «Patatas a la riojana moduan oso goxoak geratzen dira edo baratzurikin labean erreta». Kontua da norberak bildutakoak jateko ohitura badela, baina erostekoa ez hainbeste (10-18 [...]
Botatako euria hizpide eta gogoan, oparitzat hartua izan zen atzoko eguraldia. Gustagarria erosketak kanpoan postuz postu egiteko eta non aukeratua hain da zabala, aitzakirik ez atzoko ferian.
Produktu berrietan erreparatuz, artoa: arto opilak, jateko prest salgai zituen Patxi Atienzak negua hurbildu ahala urteroko ohiturari eutsiz, 6,5 euro/ kiloko proportzioan eta arto irina ere bai 2,5 euroan kiloa. Postu berean baba txiki berria ere eros daiteke: «Jendea eske genuen, badira bai zaleak eta kosta zaigu lortzea. Frantsesa da hau, askoz suabegoa da, eta Gipuzkoako ferietan hau da batez ere saltzen dena. Nafarra zen lehen nagusi, baina galtzen ari da, eta gainera azal gogorragoa duenez, eta gustu fuerteagoa, jendeak hau nahiago du», argitu zigun Patxi Atienzak.
Udaberriko zizak: arreta gune nagusi bihurtu ohi dira urteko lehenak eta baita atzo ere. Itsasoko Joxe Mari Maiorak bildutako 200 gramo (10 ziza) izan dira aurtengo lehenak. 150 euro kiloko prezioa markatu dute. Gainerakoan, onddo faltan –oso gutxi atzo ere– esne gorri edo nikalo urtea dela esan daiteke, 50 bat kilo atzo postu ezberdinetan.
Jendeak errezeta ugari ematen ditu honen inguruan: «Patatas a la riojana moduan oso goxoak geratzen dira edo baratzurikin labean erreta». Kontua da norberak bildutakoak jateko ohitura badela, baina erostekoa ez hainbeste (10-18 euro artean kiloa).
Loreetan, berriz, kukuprakak izenekoak antirriniun ikusi ditugu, euroan bakoitza salgai. Animalien atalean, 15 arkume 4,5ko prezioan. Usoak, berriz ere, 7 euroko prezioan pieza bakoitza (joan zen astean baina euro bat garestiago). Azkenik, aipatzekoa, Nafarroako orburuen prezioa, postu batetik bestera alde handikoa: 3,6 eta 5,5 arteko aldean salgai zeudela ikusi baitugu.
Goienetxekoak azokan
Udako hilabeteetan etorri ez badira ere, hasi dira Goienetxe fundaziokoak postua jartzen. Hilabeteko bigarren asteazkenean izango dira ferian, beraiek egindako eskulanak eta bidezko merkataritzako hainbat produktu saltzen. Gainerako asteazkenetan Legazpi eta Euskalerria kale kantoian dagoen denda zabalik izaten dute 10:30etik eta 12:30era.