Kanpaina ekitaldia egin du Amaiurrek

Gaur goizean, Espainiako hauteskundeen kanpainaren barruan, Xabier Mikel Errekondo Amaiur koalizioko Gipuzkoako zerrendako hirugarren hautagaia Urretxun izan da, informazioa banatzen. Amaiurretik jakitera eman dutenez, bestalde, larunbatean bizikleta martxa egingo dute Urretxun eta Zumarragan, 11:30ean. Lizeoko zubian gelditu dira ordu horretan, eta deialdia luzatu dute, parte hartzeko interesa duena bertaratu dadin. Azkenik, zapatu arratsaldean Donostiako belodromoan Amaiurrek egingo duen ekitaldira joateko deia luzatu diete herritarrei.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa