Talde goierritarrek sailkapenetako zonalde lasaian jarraitzen dute
Asteburuan jokatu diren kirol partidetan emaitzak denetarikoak izan dira. Behobia-Donostia lasterketan erebai; Ruben Lanz legazpiarrak hamahirugarren postuan amaitu du lasterketa. Futbolari dagokionez, Ilintxa izan da soilik, maila altuenetako talde goierritarren artean, garaipena eskuratu duena. Antzuolari 1-0 irabazita sailkapenaren 6. postura igo dira legazpiarrak. Beasainek, Ordiziak eta Idiazabalek berdindu egin dute. Beasaindarrek Balmasedaren kontra, bina; ordiziarrek Orioko taldearen aurka, bana; eta idiazabaldarrek Soraluzen. Urolak, azkenik, galdu egin du Aloña Mendiren kontra, 0 eta 1.
Errugbian, AMPO Ordiziak ezin izan du garaipena eskuratu Valladoliden. Euren webgunean egin dute partidaren kronika . 25-18 galdu du Ordiziako taldeak VRAC Quesos Entrepinaresen aurka.
Saskibaloiean, bere aldetik, Urretxuko Goierri Verkol taldeak bere hirugarren garaipena lortu du jarraian, oraingoan sailkapenean aurretik duen Zarauzko taldearen aurka. Zarautzen jokatu den partida 77-79 irabazi dute urretxuarrek eta sailkapenean hirugarren jarri dira, bost garaipen eta 2 porrotekin.
Azkenik, Estanda Ordizia areto futboleko taldeak lidergoari eutsi dio beste aste batez, garaipena lortuz, gainera: 0-1 Viaxes Amarelleren aurka. 21 punturekin, sailkapenaren gorenean daude neska ordiziarrak, bigarrenari sei puntu ateraz.
behobia-Donostia lasterketan, azkenik, Ruben Lanz legazpiarrak hamahirugarren egin du, ordu bat eta sei minutuko denborarekin.














