Agurtu dituzte San Andres jaiak
Zaindariaren eguna ospatu zuten atzo ormaiztegiarrek, eta jaietako azken eguna izanik, datorren urtera arte agur esan zieten San Andres festei. Goizean goiz Gaixoa ni abestia kantatu zuten udaletxe aurrean, eta bi ordu geroago Txindata musika eskolako txistulariak ibili ziren herriko kaleetan zehar, giroa jartzen. Meza nagusiaren ondoren, berriz, urteroko moduan, Ormaiztegiko Udalaren eskutik hamaiketakoa egiteko aukera izan zen. Barduliarrak elkarteko kideak aritu ziren jana zerbitzatzen: salda beroa, odolkia eta txorixo egosia. Ordu batean herri kirol jaialdiari ekin zioten, plazako karpa jendez beteta zela. Aizkolarien zein harrijasotzailearen saioaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Aurkezle lanetan Juanjo Sagastibeltza aritu zen. Aizkoran, Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik Unai Otaño eta Javier Elorriaga izan zituzten aurkari. Lehendabiziko proban zutikako egurra eta etzandakoa ebaki behar izan zituzten. Unai Otañok eta Jabier Elorriagak osatutako bikoteak 3 minutu eta 45 segunduko denbora behar izan zuten lana osatzeko. Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik berriz, 4 minutu eta 12 segundu. Bigarren proban, kanaerdiko lau enbor eta 60 ontzako beste lau zeinek azkarrago ebaki jokatu zuten. Otañok eta Elorriagak 18 minutu eta 4 segundutan jada lana bukatuta zuten. Gehiago kostatu zitzaien beste biei, 19 minutu eta 30 segundu behar izan baitzituzten. Otañok eta Elorriagak ateratako aldeari buruz galdetuta Iñaki Azurmendik [...]
Zaindariaren eguna ospatu zuten atzo ormaiztegiarrek, eta jaietako azken eguna izanik, datorren urtera arte agur esan zieten San Andres festei.
Goizean goiz Gaixoa ni abestia kantatu zuten udaletxe aurrean, eta bi ordu geroago Txindata musika eskolako txistulariak ibili ziren herriko kaleetan zehar, giroa jartzen. Meza nagusiaren ondoren, berriz, urteroko moduan, Ormaiztegiko Udalaren eskutik hamaiketakoa egiteko aukera izan zen. Barduliarrak elkarteko kideak aritu ziren jana zerbitzatzen: salda beroa, odolkia eta txorixo egosia.
Ordu batean herri kirol jaialdiari ekin zioten, plazako karpa jendez beteta zela. Aizkolarien zein harrijasotzailearen saioaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Aurkezle lanetan Juanjo Sagastibeltza aritu zen.
Aizkoran, Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik Unai Otaño eta Javier Elorriaga izan zituzten aurkari. Lehendabiziko proban zutikako egurra eta etzandakoa ebaki behar izan zituzten. Unai Otañok eta Jabier Elorriagak osatutako bikoteak 3 minutu eta 45 segunduko denbora behar izan zuten lana osatzeko. Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik berriz, 4 minutu eta 12 segundu.
Bigarren proban, kanaerdiko lau enbor eta 60 ontzako beste lau zeinek azkarrago ebaki jokatu zuten. Otañok eta Elorriagak 18 minutu eta 4 segundutan jada lana bukatuta zuten. Gehiago kostatu zitzaien beste biei, 19 minutu eta 30 segundu behar izan baitzituzten. Otañok eta Elorriagak ateratako aldeari buruz galdetuta Iñaki Azurmendik esan zuen bigarren egurra oso txarra tokatu zitzaiela. “Hor atera digute aldea, eta ezin izan dugu diferentzia hori murriztu. Dena den, aitortu behar da zorte apur bat izan dutela egurrekin, zozketa egiterakoan”, gehitu zuen Arriarango kirolariak.
Aizkolarien saioarekin txandakatuz, Mieltxo Saralegik erakustaldia egin zuen harriekin. Lehendabiziko proban, 100 kiloko harriari hamar jasoaldi egin zizkion 48 segundutan. Bigarren proban, 200 kiloko harri angeluzuzenarekin aritu zen, eta lau jasoaldi egin zizkion 2 minutu eta 10 segundutan. Azkenik, saioari bukaera emateko 100 kiloko bolarekin erakustaldia egin zuen. Plazaren lau alderdietara agurra egin zuen, bertaratutakoen txalo zaparrada eraginez.
Arratsaldean bertso jaialdia
Arratsaldean, Onintza Enbeitarekin, Unai Iturriagarekin, Arkaitz Estiballesekin eta Beñat Iguaranekin bertso jaialdia ziren egitekoak, Zubipe kiroldegian.