Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, bihar, abenduak 2, Balantzategi herri eskolako haurrek eta irakasleek ekintza bereziak egingo dituzte eskolan bertan. Arratsaldean, 15:30etik aurrera berriz, ekitaldia egingo dute gurasoentzat.
Larunbatean, abenduak 3, 10:30etan Zumalakarregi museotik irten eta euskararen aldeko txango dinamizatua egingo dute bizikletaz, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdean zehar. Bidean geldialdiak egingo dituzte, bide hori noiz sortu zen, zertarako balio zuen ...
Asteburu honetan jokatuko dituzte Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketako bigarren jardunaldiko partidak. Honakoak dira larunbateko eta igandeko ordutegiak: - Nelson-Kikara vs. Astrazurri ….. Larunbata, 15:30 - Mujardin vs. Zintzhar...
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako azokaren batzordeak antolatutako Ordiziako azokan II. argazkilaritza lehiaketaren sari nagusia jaso zuen atzo iluntzean D’elikatuz zentroan Carlos Mediavilla urretxuarrak. Bigarren eta hirugarren sariak Ordizian geratu ziren. Xabi Lasak jaso zuen bigarren saria, eta Iñaki Hidalgok hirugarrena. Laugarren postutik zortzigarrenera sailkatu zirenek ere izan zuten haien saria. Ondoren, herriko tabernek eskainitako luntxa egin zuten. Guztira 20 argazkizalek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta denera 71 lan aurkeztu dituzte. Epaimahaiak lehiaketaren gaiarekiko harremana, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaia ematerakoan. Argazki sarituekin eta aurkeztutako beste zenbait argazki hautatuekin, 32 argazkiko erakusketa zabalik dago atzodanik D’elikatuz zentroko aretoan datorren urteko urtarrilaren 9a bitarte. Euskal Jaietan talogileei ateratako argazki batekin irabazi du lehiaketa Mediavillak. Garaikurra, 400 euroko balea argazkigintza produktuetan, 100 euroko balea eta bi lagunentzako afari balea jaso zituen urretxuarrak Juan Mari Gereñuren eskutik. Lasak, berriz, garaikurra, 300 euroko balea argazkigintza produktuetan, 75 euroko erosketa balea eta afari bat jaso zituen saritzat, eta Hidalgok garaikurra, 200 eta 75 euroko bale bana eta afari balea. Laguntzaileei esker ona Udalak eta azokako batzordeak antolatu dute lehiaketa, baina laguntzaile ugarik babestu dute: Ordizian elkarteak, D’elikatuz zentroak, Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia eta Foto Ikatz dendak, eta Ordiziako [...]
Mintzodromoa ekimena izango da larunbat honetan, euskaraz hitz egiteko guneak sortzeko asmoz; 11:30etik 12:30era mahaiak jarriko dituzte Urretxuko udaletxeko atarian.
Bi giza-proba saio izango dira, bata abenduaren 11an Zumarragako gizon-proba taldeak antolatuta; bestea abenduaren 17an Izazpi emakumen-proba taldea protagonistetako bat dela.
Eneko Aizpurua lazkaotarrak bere lehenengo liburua argitaratu du, Erein argitaletxearearekin: Errauts. Genero beltza hautatu du estreinako nobelarako. Astelehenean aurkeztu zuen, Donostian. Lazkao jaioterrian girotu du istorioa. Magrebtar bat labankada...
Euskararen nazioarteko egunaren harira, Itsasondon biharko eta etziko ekitaldiak prestatu dituzte. Bihar, ostirala, kantu afaria egingo dute, Arbelaitz elkartean. Larunbatean, 17:00etan ipuin kontalaria ariko da, Gaztelekuan. 18:00etan trikitilariak ib...
Zaindariaren eguna ospatu zuten atzo ormaiztegiarrek, eta jaietako azken eguna izanik, datorren urtera arte agur esan zieten San Andres festei. Goizean goiz Gaixoa ni abestia kantatu zuten udaletxe aurrean, eta bi ordu geroago Txindata musika eskolako txistulariak ibili ziren herriko kaleetan zehar, giroa jartzen. Meza nagusiaren ondoren, berriz, urteroko moduan, Ormaiztegiko Udalaren eskutik hamaiketakoa egiteko aukera izan zen. Barduliarrak elkarteko kideak aritu ziren jana zerbitzatzen: salda beroa, odolkia eta txorixo egosia. Ordu batean herri kirol jaialdiari ekin zioten, plazako karpa jendez beteta zela. Aizkolarien zein harrijasotzailearen saioaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Aurkezle lanetan Juanjo Sagastibeltza aritu zen. Aizkoran, Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik Unai Otaño eta Javier Elorriaga izan zituzten aurkari. Lehendabiziko proban zutikako egurra eta etzandakoa ebaki behar izan zituzten. Unai Otañok eta Jabier Elorriagak osatutako bikoteak 3 minutu eta 45 segunduko denbora behar izan zuten lana osatzeko. Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik berriz, 4 minutu eta 12 segundu. Bigarren proban, kanaerdiko lau enbor eta 60 ontzako beste lau zeinek azkarrago ebaki jokatu zuten. Otañok eta Elorriagak 18 minutu eta 4 segundutan jada lana bukatuta zuten. Gehiago kostatu zitzaien beste biei, 19 minutu eta 30 segundu behar izan baitzituzten. Otañok eta Elorriagak ateratako aldeari buruz galdetuta Iñaki Azurmendik [...]
Hollywood eskenatoki bezala hartuta, argazki eta bideon bitartez gerturako du zumarragarrak han bizitakoa.
Ainhoa Irastortza preso politiko ordiziarra zigortu egin dute. Ordiziako Ahotsa webguneak jasotzen duenez, espetxeko agintarien baimenik ez zuten bi lagunekin hiru minutuz telefonoz hitz egiteagatik zigortu dute Irastortza. Horren ondorioz, ezingo du...
Datorren urtean 500 urte beteko dira Ordiziako azoka aurrenekoz egin zenetik, eta hori dela eta, feriako argazki zaharrak biltzen hasia da azoka dinamizatzeko sortu den batzordea. Hartara, Ordiziako eta Goierriko herritarrei –baita eskualdez kanpokoe...
Raquel, filmeko protagonista Goieniz zine klubak antolatutako zikloaren barruan, Sebastian Silvaren La Nana filma ikusi ahalko da gaur Usurbe antzokian, 21:00etan. Catalina Saavedra aktorea Raquelen paperan sartuko da filmean. Raquel emakume mikatz ...
Legazpiko Udalak atzeratu egingo du Agirre-Etxeberri eraikinaren hitzarmenaren onarpena. Hala erabaki zuten herenegungo Osko Bilkuran. Udal gobernuko taldeak hitzarmen proposamen bat eraman zuen Osoko Bilkurara. Hirigintza batzordetik igarotakoa zen. Hala ere, gainontzeko alderdiek euren kezkak agertu zituzten hitzarmenak udalari esleitzen zion jabego eskumenaren zehaztasunaren gainean, eta hori ikusirik, Kepa Urzelai alkateak gaia mahai gainean uztea proposatu zion udalbatzarrari, hurrengo batzordean eztabaidatzera begira. Aho batez onartu zen hau. Gainontzeko puntuek eztabaida gutxi ekarri zuten. Batetik, euskara biziberritzeko plan nagusia urtebetez luzatzeko proposamena onartu zuten. Legealdiro plan berria onartu ohi da, baina oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzaren eskariz, urtebetez atzeratuko dute plan berria, herri guztietako euskara planetarako lanabes informatiko bat prestatu zain. Hala, Legazpiko udalak egun indarrean dagoen plana urtebetez luzatzea erabaki du. Kamioiak aparkatzeko gunea ere hizpide izan zuten bilkuran. Hemen erabaki zutenez, gune honetan egin ahalko diren eraikinek edo eskaini ahalko diren zerbitzuek kamioiei lotuta egon beharko dute. Hala, hotela eta ostatua aipatu zituzten, eta baita beste alorretako merkataritza jarduerak bertan garatzeko debekua ere. 4.500 metro koadroko eremua izango da eta hiri antolamendurako plan orokorraren baitan dago. Urtatza auzoko 27 zenbakiko etxebizitzen, garajeen eta trastelekuen lehen transmisioak ere onartu zituen herenegun udalak, eta baita Herrigintza sozietateak eskatutako 100.000 euroko kreditu [...]
Automobilismo denboraldiak eman du aurten zegokiona. Bukaerarako festa antolatu dute Olaberriko Zirkuituak eta hango udalak, etziko. Motor Festa egingo dute, larunbatean, estreinako aldiz. Egun guztia hartuko du egitarauak, festa giroan eta arreta autoen eta pilotu ospetsuen erakustaldiei ipinita. Karkros motako autoen eta lehiaketako kart-en lehiaketak ere jokatuko dira. 11:00etan hasiko da jaialdia, eta 18:15ean bukatu. Sarrera 10 euro ordaindu beharko da. Mundu mailan motor arloan diharduten punta-puntako gidarien abilezia ikusteko aukera izango da Olaberriko zirkuituan. Dani Sordo rally gidaria, esaterako, Jema 630 GT prototipoarekin ibiliko da, eta Efren Vazquez moto gidari bizkaitarrak Nitocar EVO2 bugia ekarriko du. Jose Antonio Suarez (Norma M20), Eugenio Mantecon (Mitsubishi EVO X), Oscar Palacio (SilverCar barketarekin) dira beste pilotu gonbidatu batzuk. Olaberriko Zirkuituaren eta bertako taldearen kide diren Vilariñotarrek ibilgailu mota desberdinak aurkeztuko dituzte. Andres Vilariñok igoeretako Norma M20 erabiliko du, Angela Vilariñok rallysprintetako Subaru WRCa, eta Ander Vilariñok aurten Europako RaceCar Euroserieetan hirugarren postua merezi izan dion Nascar autoa. Guztiaren ardatz ikuskizuna izango da, ordea, lau gurpilen gaineko festa gorpuztea dutelako helburu antolatzaileek. Euskal Herriko karkroseko gidari onenak Olaberrian izango dira. «Motor Festan lasterketa oso ikusgarriak ikusteko aukera emango dute horiek ere», aurreratu du antolakuntzan dabilen Ibon Arregi gidari beasaindarrak. Drifting saioak dira beste [...]
Legorretako udal liburutegiak ez du zerbitzurik emango datorren aste osoan, jai eta zubi egunak daudelako itxita egongo delako. Abenduaren 5etik 9ra, astelehenetik ostiralera, itxiko dute.
Amalurrek eta San Benito Ikastolak Lazkao inguruko mendietan barrena egingo dute igandean txangoa. 08:30ean Itzala parean elkartu, eta autobusean Etxegaratera joango dira. Handik ekingo diote oinezko ibilaldiari: Atxurbi eta Arantzamenditik igaro eta L...
Aurten ere Beasain aldera joan da Gipuzkoako Odolki Txapeldunaren titulua. Hamahirugarren urtez egin dute lehiaketa Ordizian, eta aurten, Julian Mujikaren odolkiari eman diote aurreneko saria. Bigarren, iaz txapela jantzi zuen Olano harategia gelditu da; beasaindarra hura ere. Denera, Gipuzkoa osoko hemeretzi harakinek parte hartu dute. Horietatik, epaimahaikoak sei aukeratu ditu finalerako. Mujikarekin batera, Beasaingo Olano, Ezkio-Itsasoko Deba, Ormaiztegiko Iñaki, Ataungo Erauskin eta Orioko Loidi harategiak zeuden seikote horretan. Saria ilusioz hartu zuen Julian Mujikak. Izan ere, urte askoan aurkeztu da lehiaketa horretara, eta beti aurrealdeko postuetan ibili izan bada ere, inoiz irabazi gabe zegoen. Hala zioen berak: «beti parte hartu izan dugu; noizbait tokatu behar, eta aurten tokatu da». Horrelako sari bat jasotzea, harategiarentzat garrantzitsua dela uste du, «izena eta fama» ematen duelako. Txapela, harategian eta bista-bistan jarriko duela azaldu du Mujikak. San Andres, eskasik ez Hazila eta zemendia izenez ere ezagutzen den azaroa joan da. Eta inoiz gutxitan bezalako eguraldia egin duenez produktu aukera handia eskaini digu astez aste. Esate baterako, piper mota asko oraindik, italiarra, morroa, piper mina, baita berenjenak, kuiatxoak… uda betekoak alegia. Udazken negukoekin batera, azalora, brokoli…, hauek ere gutxitan bezain handiak, «berandukoak ere badatoz, eguraldi epelak bultzatuta» aipatzen zuen Arantxa Zurutuza Aramarrak. Astero egutegiaren markak [...]