Euskararen aldeko txangoa egingo dute bizikletaz, Zumalakarregi museoak antolatuta
Larunbatean, abenduak 3, 10:30etan Zumalakarregi museotik irten eta euskararen aldeko txango dinamizatua egingo dute bizikletaz, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdean zehar. Bidean geldialdiak egingo dituzte, bide hori noiz sortu zen, zertarako balio zuen ...
Larunbatean, abenduak 3, 10:30etan Zumalakarregi museotik irten eta euskararen aldeko txango dinamizatua egingo dute bizikletaz, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdean zehar. Bidean geldialdiak egingo dituzte, bide hori noiz sortu zen, zertarako balio zuen lehen, zein aztarna arkeologiko dauden eta beste hainbat kontu ezagutzeko. Gainera, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, parte hartzaile guztiekin euskararen aldeko giza katea egingo dute, txangoan zehar.
Arratsaldean, 17:30etik aurrera, txangoan ezagutu eta ikusitakoa marrazteko aukera izango dute partaideek museoan, nahi badute Las Vias Verdes y La Navidad izeneko estatu mailako haurren marrazki lehiaketan parte hartu ahal izateko.
Izen ematea
Izena emateko epea ostiralean, abenduak 2, bukatuko da arratsaldeko bostetan. Museoan bertan, 943 88 99 00 telefono zenbakira deituta edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzita eman daiteke izena.