‘La Nana’ filma gaur Goienizen zikloan
Raquel, filmeko protagonista Goieniz zine klubak antolatutako zikloaren barruan, Sebastian Silvaren La Nana filma ikusi ahalko da gaur Usurbe antzokian, 21:00etan. Catalina Saavedra aktorea Raquelen paperan sartuko da filmean. Raquel emakume mikatz ...
Goieniz zine klubak antolatutako zikloaren barruan, Sebastian Silvaren La Nana filma ikusi ahalko da gaur Usurbe antzokian, 21:00etan. Catalina Saavedra aktorea Raquelen paperan sartuko da filmean. Raquel emakume mikatz eta itxia da, eta 23 urte daramatza goi-klaseko Valdes familiako umeak zaintzen.
Halako batean, ordea, etxeko andreak, beste emakume bat kontratatuko du, lan horietan Raqueli laguntzeko. Baina Raquel beldur da, familian duen tokia galduko duelakoan, eta iritsi berriari traba ugari jarriko dizkio, tratu txar psikologiko krudelen bidez.
Sebastian Silva zuzendariak, “Latinoamerikan nahiko ohikoa den egoera” azaldu nahi izan du, “han neskameak edukitzea nahikoa ohikoa baita”. Pertsonaien garapenean oinarritzen da filma, ukitu sozial batekin eta umoreari muzin egin gabe.
Goienizen zikloaren barruan ikusi ahalko den hurrengo filma Animal Kingdom izango da, abenduaren 15ean. Zikloari amaiera emango dion filma Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos izango da, abenduaren 22an.