Odolkirik onenak, Mujika beasaindarrarenak
Aurten ere Beasain aldera joan da Gipuzkoako Odolki Txapeldunaren titulua. Hamahirugarren urtez egin dute lehiaketa Ordizian, eta aurten, Julian Mujikaren odolkiari eman diote aurreneko saria. Bigarren, iaz txapela jantzi zuen Olano harategia gelditu da; beasaindarra hura ere. Denera, Gipuzkoa osoko hemeretzi harakinek parte hartu dute. Horietatik, epaimahaikoak sei aukeratu ditu finalerako. Mujikarekin batera, Beasaingo Olano, Ezkio-Itsasoko Deba, Ormaiztegiko Iñaki, Ataungo Erauskin eta Orioko Loidi harategiak zeuden seikote horretan. Saria ilusioz hartu zuen Julian Mujikak. Izan ere, urte askoan aurkeztu da lehiaketa horretara, eta beti aurrealdeko postuetan ibili izan bada ere, inoiz irabazi gabe zegoen. Hala zioen berak: «beti parte hartu izan dugu; noizbait tokatu behar, eta aurten tokatu da». Horrelako sari bat jasotzea, harategiarentzat garrantzitsua dela uste du, «izena eta fama» ematen duelako. Txapela, harategian eta bista-bistan jarriko duela azaldu du Mujikak. San Andres, eskasik ez Hazila eta zemendia izenez ere ezagutzen den azaroa joan da. Eta inoiz gutxitan bezalako eguraldia egin duenez produktu aukera handia eskaini digu astez aste. Esate baterako, piper mota asko oraindik, italiarra, morroa, piper mina, baita berenjenak, kuiatxoak… uda betekoak alegia. Udazken negukoekin batera, azalora, brokoli…, hauek ere gutxitan bezain handiak, «berandukoak ere badatoz, eguraldi epelak bultzatuta» aipatzen zuen Arantxa Zurutuza Aramarrak. Astero egutegiaren markak [...]
Aurten ere Beasain aldera joan da Gipuzkoako Odolki Txapeldunaren titulua. Hamahirugarren urtez egin dute lehiaketa Ordizian, eta aurten, Julian Mujikaren odolkiari eman diote aurreneko saria. Bigarren, iaz txapela jantzi zuen Olano harategia gelditu da; beasaindarra hura ere.
Denera, Gipuzkoa osoko hemeretzi harakinek parte hartu dute. Horietatik, epaimahaikoak sei aukeratu ditu finalerako. Mujikarekin batera, Beasaingo Olano, Ezkio-Itsasoko Deba, Ormaiztegiko Iñaki, Ataungo Erauskin eta Orioko Loidi harategiak zeuden seikote horretan.
Saria ilusioz hartu zuen Julian Mujikak. Izan ere, urte askoan aurkeztu da lehiaketa horretara, eta beti aurrealdeko postuetan ibili izan bada ere, inoiz irabazi gabe zegoen. Hala zioen berak: «beti parte hartu izan dugu; noizbait tokatu behar, eta aurten tokatu da». Horrelako sari bat jasotzea, harategiarentzat garrantzitsua dela uste du, «izena eta fama» ematen duelako. Txapela, harategian eta bista-bistan jarriko duela azaldu du Mujikak.
San Andres, eskasik ez
Hazila eta zemendia izenez ere ezagutzen den azaroa joan da. Eta inoiz gutxitan bezalako eguraldia egin duenez produktu aukera handia eskaini digu astez aste. Esate baterako, piper mota asko oraindik, italiarra, morroa, piper mina, baita berenjenak, kuiatxoak… uda betekoak alegia. Udazken negukoekin batera, azalora, brokoli…, hauek ere gutxitan bezain handiak, «berandukoak ere badatoz, eguraldi epelak bultzatuta» aipatzen zuen Arantxa Zurutuza Aramarrak.
Astero egutegiaren markak erakusten dituzten hainbat seinale izaten da ferian. Aste honetan abenduko atarian erratza ekarri zuen Edurne Baliarraingoak, gabonak hurbiltzen ari direneko lehen erakusgarria.
Kanpoko produktuak saltzen dituzten mahaietan kardoak, handiak oso, ikusten dira, Nafarroatik ekarriak.
Onddoei dagokionez, aurten izan den hemengo gehientxoena izango zen atzo, postuz postu 50 bat kilo baziren, batzuk kategorikoak, Kontxi Aiestaranenak lekuko; «etxetik urruti gabe bildutakoak dira, semeak gehienak».