‘Ordiziako azokan’ argazki lehiaren sariak banatu eta gero, erakusketa ireki dute
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako azokaren batzordeak antolatutako Ordiziako azokan II. argazkilaritza lehiaketaren sari nagusia jaso zuen atzo iluntzean D’elikatuz zentroan Carlos Mediavilla urretxuarrak. Bigarren eta hirugarren sariak Ordizian geratu ziren. Xabi Lasak jaso zuen bigarren saria, eta Iñaki Hidalgok hirugarrena. Laugarren postutik zortzigarrenera sailkatu zirenek ere izan zuten haien saria. Ondoren, herriko tabernek eskainitako luntxa egin zuten. Guztira 20 argazkizalek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta denera 71 lan aurkeztu dituzte. Epaimahaiak lehiaketaren gaiarekiko harremana, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaia ematerakoan. Argazki sarituekin eta aurkeztutako beste zenbait argazki hautatuekin, 32 argazkiko erakusketa zabalik dago atzodanik D’elikatuz zentroko aretoan datorren urteko urtarrilaren 9a bitarte. Euskal Jaietan talogileei ateratako argazki batekin irabazi du lehiaketa Mediavillak. Garaikurra, 400 euroko balea argazkigintza produktuetan, 100 euroko balea eta bi lagunentzako afari balea jaso zituen urretxuarrak Juan Mari Gereñuren eskutik. Lasak, berriz, garaikurra, 300 euroko balea argazkigintza produktuetan, 75 euroko erosketa balea eta afari bat jaso zituen saritzat, eta Hidalgok garaikurra, 200 eta 75 euroko bale bana eta afari balea. Laguntzaileei esker ona Udalak eta azokako batzordeak antolatu dute lehiaketa, baina laguntzaile ugarik babestu dute: Ordizian elkarteak, D’elikatuz zentroak, Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia eta Foto Ikatz dendak, eta Ordiziako [...]
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako azokaren batzordeak antolatutako Ordiziako azokan II. argazkilaritza lehiaketaren sari nagusia jaso zuen atzo iluntzean D’elikatuz zentroan Carlos Mediavilla urretxuarrak. Bigarren eta hirugarren sariak Ordizian geratu ziren. Xabi Lasak jaso zuen bigarren saria, eta Iñaki Hidalgok hirugarrena. Laugarren postutik zortzigarrenera sailkatu zirenek ere izan zuten haien saria. Ondoren, herriko tabernek eskainitako luntxa egin zuten.
Guztira 20 argazkizalek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta denera 71 lan aurkeztu dituzte. Epaimahaiak lehiaketaren gaiarekiko harremana, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaia ematerakoan. Argazki sarituekin eta aurkeztutako beste zenbait argazki hautatuekin, 32 argazkiko erakusketa zabalik dago atzodanik D’elikatuz zentroko aretoan datorren urteko urtarrilaren 9a bitarte.
Euskal Jaietan talogileei ateratako argazki batekin irabazi du lehiaketa Mediavillak. Garaikurra, 400 euroko balea argazkigintza produktuetan, 100 euroko balea eta bi lagunentzako afari balea jaso zituen urretxuarrak Juan Mari Gereñuren eskutik. Lasak, berriz, garaikurra, 300 euroko balea argazkigintza produktuetan, 75 euroko erosketa balea eta afari bat jaso zituen saritzat, eta Hidalgok garaikurra, 200 eta 75 euroko bale bana eta afari balea.
Laguntzaileei esker ona
Udalak eta azokako batzordeak antolatu dute lehiaketa, baina laguntzaile ugarik babestu dute: Ordizian elkarteak, D’elikatuz zentroak, Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia eta Foto Ikatz dendak, eta Ordiziako Altamira, Haizpe, Hertza, Martinez, Txindoki, Zubibi, Aldasoro, Pottoka eta Pias taberna eta jatetxeak.