Ordiziako azokaren argazkiak biltzeko deia egin diete goierritarrei
Datorren urtean 500 urte beteko dira Ordiziako azoka aurrenekoz egin zenetik, eta hori dela eta, feriako argazki zaharrak biltzen hasia da azoka dinamizatzeko sortu den batzordea. Hartara, Ordiziako eta Goierriko herritarrei –baita eskualdez kanpokoe...
Datorren urtean 500 urte beteko dira Ordiziako azoka aurrenekoz egin zenetik, eta hori dela eta, feriako argazki zaharrak biltzen hasia da azoka dinamizatzeko sortu den batzordea. Hartara, Ordiziako eta Goierriko herritarrei –baita eskualdez kanpokoei ere– etxean dituzten argazki zaharrak D’elikatuz zentrora eramateko deia egin diete. Han digitalizatu egingo dituzte artxibo bat osatzeko, eta 2012 urtean erakusketa bat egingo dute.