Perretxikoak biltzeko araudia kaleratu du Foru Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak perretxikoak biltzeko araudia kaleratu du. Besteak beste, “gehiegi biltzea saihesteko” eskatu dute, “baliabide honen iraupena bermatzeko eta balio naturalak babesteko”. Aldundiko basozainek perretxiku biltzaileak ikuskatu eta miatu ditzaketela ere jakinarazi dute gida berean, “bai perretxikoak biltzen ari direnean, bai biltzen bukatu ondoren, foru dekretu honetan xedatutakoa betetzen dutela egiaztatzeko”.
•Eskuratu araudia