Presoekin elkartasunez kalera aterako dira etzi

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Urretxuko eta Zumarragako Egin Dezagun Bidea taldeak euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko mobilizazioa egingo du etzi, abenduak 10. 13:00etan elkartuko dira Areizaga-Kalebarren plazan, eta herritarrei eta herriko eragileei bertan parte hartzeko deia egin diete. Era berean, urtarrilaren 7an Bilbon manifestazioa egingo dela gogoratu dute, eta «herriko dendei, tabernei, elkarteei eta antzerakoei egun horretan preso politikoen eskubideen aldeko mezuarekin bat egiteko gonbidapena» egin diete.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa